Araban zehar, bere ondarean barrena

Catedral de María Inmaculada

Urteroko hitzorduari lotu zaio Santa Maria Katedraleko Fundazioa eta Araban zehar ibilaldiak prestatu ditu lurraldeko ondarean barrena egiteko. Hauek, hartara, hemendik proposatuak eta, bide batez, aholkua nahi izanez badela modurik autobusez arribatzeko euskal hiriburura.

Hiru ibilaldi ziren guztira, baina lehenera berant gabiltza. Hortaz, hurrengo bietarako garaiz garenez oraindik, adi izan, hasteko, hurrengo datei. Lehenik, maiatzaren 28a, eta bigarrenik, ekainak 4 izango dituenerako.  

Lehendabiziko ibilaldiari dagokionez, Aialatik irtengo da eta Dulantzi, Añua eta Argandoña lotu ostean, Estibalitzen izango du helmuga eta bertako ondare erromanikoa aurrez aurre ikusiaz gozatzeko modu aparte aurkituko dute begiek nola bihotzak.

Ekainaren 4rako zehaztuta den bigarren ibilaldiak Mendixur izango du abiapuntu eta hamar kilometroko tartean Arbulora zuzenduko du bere noranzkoa. Arbulotik gero Legardara, eta hemendik Forondako Artezanara. Zangoak nekatuta izan arren, bihotz hondoak aurkituko du hemen bere hauspoa biziberritzeko arrazoia: Xabier Egaña margolariaren horma-irudia alegia. “Bizitzarako margoak” izenburupean proposamen ausarta eta ederra egin du artista entzutetsuak eta margolaritza garaikidearen igurtziaz XVI. mendean egiten zenekoarekin uztartuta nortasun handiko ikonografiarena da bere eskaintza.

Batean zein beste ibilaldian Arabako ondareari behar bezalako onarpena eta ezagutza ematea da helburua eta xede horretan  elkarlanean dira, besteak beste, Donejakue Bideko Lagunak, eta Arabako Lautadako Kuadrillako Turismo Bulegoa, guztiak eskutik hartuta ondarean adituak diren norbanako gehiagorekin.

Proposamenen orokortasunak kitzikatu bazaitu, jakin kirola eta artea bidaide egin nahi dituztela ibilaldi hauek. 11 eta 12 kilometro bitartekoak dira eta  oinez ibiltzera trebatuta diren bederatzi urtetik gorakoentzat dago pentsatua. Ibilaldi bakoitzeko taldearen gehienezko muga ere zehaztuta dago: 55. Guztiek aseguru medikoa izango dute eta ibilaldi guztian zehar arreta-guneak zehaztuta aurkituko dituzte, plazerekoa zen eguna ez dadin bide txarretik oker.

Noski, Araban zehar eramango gaituen kirolaz gaindi lurraldeko ondarean barrena ere murgilduko garenez, aurtengoan estreinakoz ondareak adituan diren pertsonek parte hartuko dute ibilaldietan eta hurbiletik eskainiko dituzte behar adina azalpen eta xehetasun.

Garaiz zara, beraz, sikiera, azken bi ibilaldietarako. Ez zara damutuko. Gure autobusak zain dituzu.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR