Udan murgilduta gabiltza eta bero handia daukagu egunero, ezta? Zer egin dezakegu egun horiek hozteko? Zarautz-ko hondartzara joan gaitezke, adibidez. Baina, Zarautzen hondartza baino gehiago eskaintzen digu, udako txangoak antolatu ditzakegu beste gauza batzuk ikusteko.

Zarautzen zer ikusi  ikusteko ditugunak, jakin ezazue udako autobus ordutegiak berritu ditugula.

Astelehenetik ostiralera, Iruñatik irteerak 9:30 eta 16:30-etan izango dira eta Zarautzetik irteerak 11:30etan eta 20:00etan izango dira.

Asteburuetan maiztasuna handituko dugu. Iruñatik 9:30, 10:30, 16:30 eta 18:00etan irtengo dira autobus zerbitzuak. Zarautzetik 11:30, 16:00, 19:00 eta 20:00etan bueltatuko garelarik.

Asteburuan bakarrik, geldialdia egingo da Orion, lehenengo zerbitzuan (Iruña-Zarautz (9:30etan)), eta Zarautz-Iruña azken zerbitzuan (20:00etan). Beste zerbitzuak ez dira Oriotik igaroko.

Ordutegia irailaren 8rarte egongo da erabilgai.

Zer ikusi eta egin Zarautzen

Hondartza: Noski, are gehiago udan, Zarautzen aurkitu dezakegun toki esanguratsuena hondartza da. 2,5 km baino gehiagoko hedapena duena.

Surfa: Itsasoko kirol erregea. Zarautzeko olatuak famatuak dira mundu osoan eta famatu asko hemendik igarotzen dira surfean aritzeko. Animatuko al zarete aurten Zarautzeko olatuak frogatzera?

Iñurritza Biotopoa: Hondartzaren ekialdeko muturrean Biotopoa aurkitzen dugu, estuarioa, dunak eta padurak biltzen dituena. Aprobetxatu, paseo bat eman eta hondartzak izkutatzen dituen sekretu guztiak ezagutu itzazue.

Talaiamendi menditik paisaiaz disfrutatu: Biotopoaren dunak zeharkatzen baditugu mendiaren gailurrera eramaten gaituen bidea aurkituko dugu. Behatoki honetatik, aintzinean baleen arrantzarako zainketa dorrea izan zena, Mollarri irla eta herriaren bista ezin hobeak aditu  ditzakegu.

Uda oso ona igarotzea eta Zarautzek eskaintzen dituen ekintza guztiez gozatu ahal izatea opa dizuegu. Hiriaz disfrutatzeko beste aholkurik?

26 June, 2019
Iruña zarautz

Iruña-Zarautz linearako ordutegiak 2019-ko udan

Udan murgilduta gabiltza eta bero handia daukagu egunero, ezta? Zer egin dezakegu egun horiek hozteko? Zarautz-ko hondartzara joan gaitezke, adibidez. Baina, Zarautzen hondartza baino gehiago eskaintzen […]
16 August, 2018

Flamenco On Fire 2018

Lo que empezó como un evento minoritario, en apenas  cinco años se ha convertido en uno de los festivales de referencia sobre el flamenco. Así, la edición 2018 de Flamenco On Fire, del 21 al 26 de agosto, reúne lo más destacado del talento actual de este género musical.
25 June, 2018

Paseo gidatuak bizikletaz

Turismo de Navarra ha preparado una nueva iniciativa para conocer la Comunidad Foral, que consiste en un programa de paseos guiados en bicicleta, aptos para todos los públicos. Se trata de 44 recorridos por diferentes zonas de la región. Se pueden realizar al precio de 10 euros, que incluye el alquiler de la bicicleta.
15 May, 2018

Fiesta del Rosado de Navarra

Si eres aficionado a los vinos navarros, el próximo sábado 19 de mayo tienes una cita en Pamplona con La Fiesta del Rosado de Navarra. A partir de las 12.30 horas, en la Calle Chapitela, en pleno casco antiguo de la ciudad.