Baldintza Orokorrak

Erantzukizuna

Garraiolariaren erantzukizuna zerbitzua modu eragingarrian betetzen duen enpresaren mende geratzen da. Garraio enpresak ez du erantzukizunik izango zuzenean berari egotzi ezin dakizkion ez-betetzeen gain, ezta ezustekoen, ezinbestekoen, edota lege edo administrazio eskakizunak kontuan izatean gertatzen diren jazoeren gain ere. Era berean, ez du erantzukizunik izango bezeroak beste garraioekin izan dezakeen loturaren inguruan, dela bertakoa dela inorena.

Ekipajeak

Bidaiariak 30 kiloko ekipajea doan garraiatzeko eskubidea du. Kilo horietatik goragoko pisua ordaindu egin beharko da, kasuan kasuko tarifaren arabera ordaintzen den zenbatekoa aintzat hartuta. Ekipajearen fakturazioa egitean, enpresak egiaztagiri egokia emango du.

Garraiatu den ekipajea galdu edo hondatu bada, nahitaezkoa izango da tokira iritsi eta berehala horren erreklamazioa egitea. Bertan, billetea; eta, hala denean, fakturazioaren egiaztagiria erakutsi behar da. Garraiolariaren erantzukizuna, gehienez, 14,50 eurokoa izango da kilogramo bakoitzeko. (1136/1997ED, 3.art.). Garraiolariak, beraz, ez du erantzukizunik izango bere zainpean utzi ez diren eskuko paketeen edota bestelako objektuen gain.

Ekipajea autobusaren sotoan gordeko da. Bolumen txikiko objektuak nahiz eskuko paketeak eskuan eraman ahal izango dira, baldin eta gainerako bidaiariei oztoporik edo arriskurik eragiten ez badiete. Horregatik, pakete horiek jesarlekuen goiko aldean dauden erretiluan behar bezala kokatu beharko dira, eta inoiz ez korridoreetan edo zangoen artean.

Bizikletak

Bizikletak fakturatu egin beharko dira autobusean eraman ahal izateko.

Bizikletaren fakturazioa geltokiko lehiatilean egingo da.

Lehendabizi, bidaiarien ekipajea autobusaren sotoan gordeko da; eta, ondoren bizikleta.

Autobusaren sotoan lekurik ez balego, bizikleta lekua daukan lehen autobusean eramango da.

Bizikletak gurpilak desmontatuta eduki beharko ditu eta gorputza enbalatuta.

Billeteak baliogabetzea

Baliogabetze kasuan, bidaiariari billetea itzuliko zaio (%10 kenduta), gutxienez, zerbitzuaren irteera baino 48 ordu lehenago eskatu bada. Zerbitzuaren irteera aurretik, 48 eta 2 ordu artean eskatu bada, orduan %20 kenduko da.

Autobusaren irteera baino 2 ordu lehenago ez da billetea baliogabetuko, ezta zenbatekoa itzuliko ere.

Bidaiaria irteerako tokian eta unean aurkeztu ez bada, bidaia galduko du, eta ez du eskubiderik izango billetea aldatzeko edo zenbatekoa itzultzeko.

Billeteak aldatzea

Bidaiaren dataren aldaketa, gutxienez, zerbitzua hasi baino 2 ordu lehenago eskatu beharko da. Horrez gain, data berriko zerbitzuan dauden jesarlekuen arabera baldintzatuta egongo da.

Iraungipena

La Burundesako bonuen iraungipena 6 hilabetekoa izango da, azken kargatze-egunetik hasita. 2023ko ekainaren 28ko 5/2023 Lege Dekretuak ezarritako deskontu bereziko bonuak izan ezik,

horiek guztiak 2023ko abenduaren 31n iraungiko baitira, erosketa-data edozein dela ere.

Errefortzu zerbitzuak

Autobus-zerbitzua, enpresa laguntzaileek dituzten ibilgailuen bitartez emateko eskubidea erreserbatzen du La Unionek. Hori horrela izango da inguruabarrak direla-eta beharrezkoa denean; eta, bereziki, trafikoaren areagotzeei aurre egin ahal izateko.

Adingabeak

Pertsona guztiak bidaiariatzat hartzen dira eta autobusez bidaiatzeko tiketa eduki behar dute. Union eta Burundesako lineetan, heldu batek 4 urte baino gutxiago duen ume batekin bidaiatzen duenean, adin txikikoarentzako tiketa eskatu behar izango du eta doan emango diote.

8 urte baino gutxiagoko umeek heldu batek lagunduta bidaiatu behar dute beti. 8 urte baino gutxiagoko umeak ezin izango dira autobusean sartu, bidaian haiek laguntzeko pertsona heldu bat ez badago.

Guraso edo lege tutoreen BAIMENA eduki behar dute laguntzailerik gabe bidaiatu nahi duten 8 eta 15 bitarteko adin txikikoek (adin biak barne) erabilera orokorreko garraio erregularreko autobusetan. 16 urte betetzen dutenetik aurrera, adin txikikoek ez dute inoren laguntza eta baimena behar gure autobusetan bidaiatzeko.

“Baimen Agiria” webgunean jaitsi daiteke www.laburundesa.com/adin-txikitxoak-bidaiatzeko-baldintzak edo leihatiletan eska dezakezu. Gurasoek edo tutoreek bete eta izenpetu behar dute baimenaren ale bikoitza bidaiatu baino lehen, tiketa erostean, bertan zigilua ipini dezaten. Dokumentu horiek ez dute balio konpainiaren zigilua ez badaramate.

Autobusean sartzerakoan, adin txikokoak, tiketarekin batera, “Baimen Agiria” erakutsi behar du. Horretan, gurasoen edo tutoreen baimena eta konpainiaren zigilua agertu behar dira. Agiri hori eduki gabe, 8 eta 15 urte bitarteko adin txikikoek ezin izango dute bidaiatu gure autobusetan.

Konpainiako animaliak

Ezin da konpainiako animaliarik eraman, txakur gidaria izan ezik. Hori guztia bidaiariei eragin diezaiekeen eragozpenak saihesteko.

Legeek edozein motatako animaliak, txakur gidaria izan ezik, autobus barruan eramatea debekatzen du. Animaliekin (txakurrak eta katuak) bidaiatu nahi duten beste bidaiari guztientzako ez dago leku egokitua horretarako. Beraz, animaliak autobusaren sotoan joan beharko dute ekipajearekin. Animaliek jabeak jarritako kaioletan bidaiatu beharko dute. Enpresak ez du erantzukizunik izango edozein ezbehar gertatzekotan.

Debekuak

Erabat debekatuta dago ibilgailuan erretzea (1293/1999 ED, 6.art.), jatea , edo, ibilgailua hondatu edo berori zikin dezakeen beste edozein ekintza gauzatzea.

Justifikatu gabe dagoen arrazoirik gabe gidariaren arreta oztopatu edo bere eginkizuna eragozten duen edozein ekintza gauzatzea, betiere ibilgailua abian dagoenean.

Gainerako erabiltzaileen integritate fisikoa arriskuan jartzeaz gain, horientzat nahiz garraio enpresako langileentzat edo autobusen geltokian zerbitzuak ematen dituztenentzat gogaikarria edota laidogarria izan daitekeen edozein jokabide gauzatzea.

Kasuan kasuko emakida edo baimenaren enpresa titularreko langileek egindako oharrak kontuan ez izatea, zerbitzua emateari eta zerbitzu horretan bete beharreko segurtasun baldintzei dagokienez, baita xede horri begira ere, ibilgailuetan edo geltokietan begi-bistan ezarritako karteletan azaltzen den bezala.

Erreklamazio Liburua

Bidaiariak konpainiako leihatiletan eskuragarri izango du erreklamazio-liburua.