Udan murgilduta gabiltza eta bero handia daukagu egunero, ezta? Zer egin dezakegu egun horiek hozteko? Zarautz-ko hondartzara joan gaitezke, adibidez. Baina, Zarautzen hondartza baino gehiago eskaintzen digu, udako txangoak antolatu ditzakegu beste gauza batzuk ikusteko.
Zarautzen zer ikusi ikusteko ditugunak, jakin ezazue udako autobus ordutegiak berritu ditugula.
Astelehenetik ostiralera, Iruñatik irteerak 9:30 eta 16:30-etan izango dira eta Zarautzetik irteerak 11:30etan eta 20:00etan izango dira.
Asteburuetan maiztasuna handituko dugu. Iruñatik 9:30, 10:30, 16:30 eta 18:00etan irtengo dira autobus zerbitzuak. Zarautzetik 11:30, 16:00, 19:00 eta 20:00etan bueltatuko garelarik.
Asteburuan bakarrik, geldialdia egingo da Orion, lehenengo zerbitzuan (Iruña-Zarautz (9:30etan)), eta Zarautz-Iruña azken zerbitzuan (20:00etan). Beste zerbitzuak ez dira Oriotik igaroko.
Ordutegia irailaren 8rarte egongo da erabilgai.
Zer ikusi eta egin Zarautzen
Hondartza: Noski, are gehiago udan, Zarautzen aurkitu dezakegun toki esanguratsuena hondartza da. 2,5 km baino gehiagoko hedapena duena.
Surfa: Itsasoko kirol erregea. Zarautzeko olatuak famatuak dira mundu osoan eta famatu asko hemendik igarotzen dira surfean aritzeko. Animatuko al zarete aurten Zarautzeko olatuak frogatzera?
Iñurritza Biotopoa: Hondartzaren ekialdeko muturrean Biotopoa aurkitzen dugu, estuarioa, dunak eta padurak biltzen dituena. Aprobetxatu, paseo bat eman eta hondartzak izkutatzen dituen sekretu guztiak ezagutu itzazue.
Talaiamendi menditik paisaiaz disfrutatu: Biotopoaren dunak zeharkatzen baditugu mendiaren gailurrera eramaten gaituen bidea aurkituko dugu. Behatoki honetatik, aintzinean baleen arrantzarako zainketa dorrea izan zena, Mollarri irla eta herriaren bista ezin hobeak aditu ditzakegu.
Uda oso ona igarotzea eta Zarautzek eskaintzen dituen ekintza guztiez gozatu ahal izatea opa dizuegu. Hiriaz disfrutatzeko beste aholkurik?