Tarifa bereziak

Nafarroako Gobernuko Gazte Txartelakin

Informazio gehiago kontsulta dezakezu hurrengo estekan. Nafarroako Gobernuko Gazte Txartela


Familia ugariko deskontuak ezartea

Deskontuak ezartzea

Familia ugariko izaera kreditatzen duten bidaiariek bidaia txartela erostean dagokion deskontua izango dute: %20a kategoria orokorreko familien kasuan eta %50a kategoria bereziko familia ugariei dagokienez. Familia ugarien deskontuak orain dauden beste batzuekin gehi sustapenekin metatu daitezke.

Erosteko moduak

Dagokion deskontua duten bidaia txartelak erosi ahal izango dituzu hemen:

1. La Union eta Burundesaren saltokietan, dagozkion agiriak ekarrita: indarrean dagoen Familia Ugariko Agiri eguneratua (indarrean) eta NANa edo pasaportearekin. Autosalmenta-kioskoa.
2. Autobusera sartzeko, deskontua izateko eskubidea ematen duen kreditazioa gidariari aurkeztu beharra dago.
3. Autobusean. Autobusera sartzeko, deskontua izateko eskubidea ematen duen kreditazioa gidariari aurkeztu beharra dago.

Dokumentazioa

Familia ugariarengatik deskontua duen bidaia txartela erosten baduzu, erostean aurkeztu eta bidaiatzen duzun bitartean horretarako kreditazioa eraman behar duzula gogorarazi nahi dizugu.

Izaera hori kreditatzen duen dokumentazioa honako hau da:

  • Familia ugariko agiria edo titulu eguneratua, agiri horren onuradun bakoitzaren NANarekin edo pasaportearekin.
  • Adingabekoak badira eta ez badute NANik edo pasaporterik, jatorrizko familia liburua edo haren kopia konpultsatua aurkeztuko da.

Garrantzitsua

Horrelako bidaia txartelak erabili ahal izateko, ezinbestekoa da bidaiariak deskontu horren onuraduna dela kreditatzen duen agiria indarrean edukitzea. Autobusera sartutakoan, bidaiariak La Union eta Burundesako langileei aipatutako agiria erakustea ezinbestekoa da. Baldintza hori bete ezean, gidariek bidaia txartela erabiltzea galarazi behar dute eta ezin izango da inolaz ere diru-aldea ordaindu. Hala, bidaiariak beste bidaia txartel bat erosi behar izango du, bidaiatu nahi badu.


Eskabide orriak:

Deskarga ditzakezu dokumentu hauek:

Eskabide orriak – Kide Ugariko Familiak Iruña-Altsasu

Eskabide orriak – Kide Ugariko Familiak Gasteiz-Agurain