Ordutegi bereziak antolatu dira Donostiatik Lesakara joateko larunbatean, eta igandean bueltatzeko

San Ferminak ez dira soilik Iruñan ospatuko, Lesakan baita San Ferminetako jai giroaz goza dezakegu. Gainera, Lesakako geralekua La Burundesaren Donostia-Irún-Lesaka-Iruña linearen barne dago. Ordutegiak hurrengo estekan:

Iruña-Irun linearen ordutegia

Horrez gain, ordutegi bereziak jarriko dira martxan asteburu honetan Donostiatik Lesakara joateko. Larunbatean Lesakara bertaratzeko, eta igandean handik bueltatzeko. Hurrengo estekan ikusi ditzakezue ordutegi bereziak:

Ordutegi bereziak Donostia-Lesaka

Bidaiariak adi egon beharko dute, zerbitzu berezietako geltokiak lekuz aldatuko direlako udalaren laguntzarekin, jaiak direla eta trafiko murrizketak egongo baitira. Hurrengo irudian geraleku berezi hauen kokapena ikus dezakezue:

Lesakako San Ferminak, aparteko jaia

Lesakan eta Iruñan patroi berdinari egiten diote gorazarre. Toki bietan egun berean ematen zaie hasiera jaiei, uztailaren 6an hain zuzen, eguerdiko 12etan era berdintsuan, udaletxetik txupinazoarekin. Hiriburuan bezala, txupinazoa jaurti eta berehala, festa giroak ez du geldialdirik eta hainbat ekitalditan parte hartu daiteke: musika, dantzak, alaitasuna, eta egun handiaren meza eta prozesioa.

Ezin duzue Leskatik joan Lesakatik hemengo ohitura ikusgarrienetako batez disfrutatu gabe. Ezpata-dantzariak. Urtean behin, uztailaren 7an, Lesakako dantzariek dantza ekitaldia eskaintzen dute. Kapitain batek zuzentzen ditu bi ilaratan banatuta eta makilen bidez lotuta dauden gazte kopuru bikoitia. Zuriz jantzita, koloretako zintak eta eskapularioak dituztela. Abarkak ere daramatzate eta kaskabiloak zangosagarretan.

Aurretik aipatutakoez gain, beste hainbat ekitaldi ospatzen dira asteburuan zehar. Hurrengo estekan kontsulta dezakezue programa osoa:

Lesakako San Ferminak, programa osoa

3 July, 2019
Lesakako San Ferminak

San Ferminak Lesakan ospatzen dira ere!

Ordutegi bereziak antolatu dira Donostiatik Lesakara joateko larunbatean, eta igandean bueltatzeko San Ferminak ez dira soilik Iruñan ospatuko, Lesakan baita San Ferminetako jai giroaz goza dezakegu. […]
28 June, 2019
Iruña, San Ferminak

Ez itzazu galdu 2019ko San Ferminak. Adin guztietarako jaiak

San Fermin asteari buruz ez dizuegu ezer berririk kontatuko, jadanik dakizuenez, urtero munduko toki guztietatik datozen pertsonak elkartzen dituen jaia da. Ernest Miller Hemingway-k idatzi zuen […]
27 June, 2019
Eskaintza berezia San Fermin

UNION AUTOBUSekin eta BURUNDESArekin 2019ko SAN FERMINETAN Iruñara bidaiatzeko eskaintza berezia

Ordutegi bereziez gain, Union Autobusetan Kuadri 5 eta Kuadri 10 izeneko eskaintza bereziak aurkituko dituzu Iruñara bidaiatzeko. Kuadri-5 tarifa 5 eta 9 lagun arteko taldeei ezarriko […]
27 June, 2019
San Fermin Ordutegi bereziak

San Fermin 2019. Ordutegi bereziak

  San Fermin Autobusa Ordutegiak BILBO>IRUÑA I Egunak:  8-9-10-11-12 Uztaila 7:00-10:00-13:00-15:30- 18:00-20:30   Larunbata, uztaila 6 eta 13 7:00-10:00-13:00-15:30-18:00-20:30   Igandea, uztaila 7 eta 14 8:30-12:00-16:00-17:30-20:30 […]