Ezkontzak, txangoak, ekitaldiak, atzerrirako bidaiak… Gure autobus alokairu zerbitzuak eskaintzen ditugu edozein beharrei erantzuna emateko. Esperientzia handia daukagu autobus alokairu zerbitzuan bai Iruñan bai Nafarroako lurralde osoan. Gainera, nahi baduzue, atzerrirako alokairu zerbitzua ere bai eskaintzen dugu, Portugal, Frantzia, Italia…

Egia da normalean kolaborazio erregularrak ditugula kirol klub, elkarte eta erakunderen batekin, baina edozein zerbitzurako eskaintzen ditugu gure autobusak. Talde bat bazarete eta edozein lekualdatze zerbitzurik behar baduzue gurekin kontaktatu ahal duzue.

Galdetuko zarete, ze egoeran alokatu dezakete autobus bat? Adibidez, ezkontza baten gonbidatuak mugitzeko, txango baterako pertsonak eramateko, ekitaldi baterako partaideak garraiatzeko, atzerria bisitatzen joateko…

Zer edo zer ahaztu dugu? Ez kezka, kontaktuan jarri gurekin, zuen beharra adierazi, eta guk arduratuko gara zuen beharrei erantzuna ematen.

Hurrengo estekan aurrekontu eskaerarako formulario bat bete dezakezue. Nahiago baduzue, hurrengo telefono zenbakiaren bidez zuzenean zuen beharra kontatu ahal diguzue eta aurrekontua jarraian prestatuko dugu.

Aurrekontu eskaera formularioa

Telefonoa: 948 30 35 05

Esaten den moduan, hitz egitea ez da ezertarako balio ez badira frogak aurkezten, ezta? Adibidez, Lacturale Orvina eta Osasuna Xotaren garraio ofiziala gara, eta oso pozik gaude. Hurrengo irudietan ikusi dezakezue bi taldeak.

 

 

Baina hori ez da guztia. Aurten, bai penintsularen bai atzerri hurbileko hainbat lekuetan egon gara txangoetan. Burgosen, Lerman, Menorcam, Port Aventuran, Formigalen, Ordesan, Coimbran, Roman, Errege Bardenetan, Valentzian, Baqueiran… Ikusten duzuen bezala, ez gaitu gelditzen ez itsasoa, ez mendiak, ezta elurra ere ez.

Ikusten duzuen bezala, edozein eremuan eroso sentitzen gara. Edozein kontsultarik baduzue gurekin kontaktuan jarri eta berehala erantzungo dizuegu. Bakarrik esa behar diguzue lekua eta guk eroango zaituztegu.

30 January, 2020

Talde garraiorik behar duzu? Autobus bat alokatu eta baztertu ardurak

Ezkontzak, txangoak, ekitaldiak, atzerrirako bidaiak… Gure autobus alokairu zerbitzuak eskaintzen ditugu edozein beharrei erantzuna emateko. Esperientzia handia daukagu autobus alokairu zerbitzuan bai Iruñan bai Nafarroako lurralde […]
22 January, 2020
Corteo

Iruñatik Gasteizera zirku ikuskizunik onena disfrutatzeko. Cirque Du Soleil. Corteo

Proposamen berri bat ekartzen dizuegu gaurkoan. Zer deritzozu egun batzuk Gasteizen pasatzeari eta Cirque Du Soleil konpainiaren ikuskizun berria, Corteo ikusteko aukera aprobetxatzeari? Hurrengo paragrafoetan zirkuari […]
23 December, 2019

Eguberri zoriontsua eta Urte Berri On

23 December, 2019

Bilbora bidaiatzen duzu gabonetan? Bilboko geltoki Intermodal berrian arazoak saihesteko gomendioak

Bilboko geltoki Intermodalaren ordutegia: 5:45-23:00 “Bilboko La union autobusen leihatilak itxita dauden bitartean, txartelak aurretik prest izan tornuetatik pasa ahal izateko” Gabonak! Ziur gaude askok aprobetxatuko […]

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies