Calidad
AUTOBUSES LA UNION SA, LA BURUNDESA SAU eta ONIEVA SL enpresek osatzen duten ALU TALDEAk bidaiarien garraioa eskaintzen du errepideko linea erregularretan, eskaerapeko bidaietan eta langile zein eskola umeen garraioan. Haren Zuzendaritzak honako konpromiso hauek hartu ditu:
- Bezeroak, erabiltzaileak eta honetan interesa izan dezaketen beste alderdi batzuk pozik edukitzea. Horretarako, haien beharrizan zein itxaropenak beteko dituen kalitatezko zerbitzua eskainiko du.
- Era berean, langileen gogobetetzea bilatzea. Horretarako, langileek euren eginkizunak, lan prozesuak, eta lan zein ingurumen arriskuak ezagutu ditzaten eta behar diren baliabideak eduki ditzaten ahaleginduko da.
- Zerbitzuaren kalitatea honako irizpideen bidez neurtzea: eskainitako zerbitzua, irisgarritasuna, informazioa, puntualtasuna, bezeroarentzako arreta, erosotasuna, segurtasuna eta ingurumena. Betiere, aipaturiko kalitatea bilatzeko asmoz.
- Zuzendu aurretik aurrea hartu. Bereziki lan arriskuen prebentzioaren alorrari erreparatuko dio osasun kalteei eta galerei dagokienez. Horretarako, arriskuen jatorrian esku hartzen saiatuko da eta, hala balitz, babes kolektiboa banakako babesaren aurretik jarriko du.
- Segurtasuna maila guztietan sustatzea, esate baterako, langileen kontratazioan, etengabeko prestakuntzan, mugimenduen kontrolean neurketan eta jarraipenean eta prebentziorako nahiz zuzenketak egiteko neurriak hartzean
- Bezero eta erabiltzaileei haien eskubide eta obligazioen eta gure autobusen protokolo zein segurtasun sistemen berri ematea.
- Ingurumena errespetatzea. Horretarako, kutsadurari aurrea hartu, kontsumoak kontrolatu eta hondakinak murriztu nahiz kontrolatuko ditu.
- Gaur egun dauden teknologia onenak eta garbienak erabiltzea, betiere, ikuspuntu ekonomikoaren arabera eskuragarriak badira.
- Energia eraginkortasunez erabiltzen duten ibilgailu, ondasun, zerbitzu eta diseinuak lehenestea, energiaren erabilera behar den eran kudeatzeko.
- Eraginkortasun energetikoari buruzko helburu eta jomugak betetzeko beharrezko informazio eta baliabideak eskuragarri edukitzeko konpromisoa.
- Kudeaketa sistema integratua etengabe hobetzea.
- Erakundeari eragiten dion legeria osoa eta erakundeak izenpetutako beharkizunak betetzea.
- Aukera berdintasuna bultzatzeko eta sexugatiko bazterkeria ezabatzeko neurriak ezartzea.
- Euskara gehiagotan erabiltzeko ekintzak gauzatzea, egunen batean zerbitzu osoa euskaraz eskaintzera heldu arte.
- Kudeaketari buruzko nazioarteko estandarrak ezartzea eta mantentzea, besteei hurrengo alderdietan daukagun konpromisoa erakusteko: kalitatea; lan arriskuen prebentzioa; energiaren kudeaketa; eta ingurumena.
- Irisgarritasun Unibertsaleko Kudeaketa Sistema garatzea eta ezartzea eta haren eraginkortasuna etengabe hobetzea. Horretarako, erakundea osatzen duten guztiei jakinaraziko zaie DALCO (Ibiltzeko, Atzemateko, Kokatzeko eta Komunikatzeko) betekizunak eta araudia betetzeko garrantzia.
- Irisgarria den ingurunea guztientzat lortzea (desgaitasuna izan ala ez izan). Horretarako, UNE 170001 arauan eta dagokion legerian ezarritako DALCO eskakizunak bete eta haien prozesuak hobetuko ditugu, ALU Taldeak bere erabiltzaileen esku jarritako zerbitzuak erabat erabiltzea eragozten duten muga edo oztopoak ezabatzeko asmoz. Hori guzti hori, bidaiarien segurtasuna eta duintasuna zainduta egingo dugu.
Politika hori burutzeko ardura Zuzendaritzarena da, eta langile guztiek ezagutu eta ulertu dezaten behar diren baliabide guztiak hornitzeko konpromisoa hartzen du.
Politika integratu hori osatzeko, urteko helburu neurgarriak finkatzen dira, ahal dela urte hasieran.