Korrika 21 apirilaren 4an hasiko da Garesen, Nafarroan abiapuntu izanda

Korrika Burundesa

Korrikaren 21. Edizioak apirilaren 4an emango dio hasiera Garesen, Nafarroan eta Gasteizen izango du bukaera 14an. Ohitura den bezala, lasterketa berriak aurrekoaren bukaera tokia izan behar du abiapuntua. Horregatik Nafarroan izango du abiapuntua.

Biurtero bezala, Euskal Herriko herri eta hiriak igaroko ditu. Hilaren 6an Iruñean izango da, 11an Bilbon, 12an Donostian eta Gasteizen izango du bilakaera 14an, aparteko jaialdia egongo delarik euskara bultzatzeko.

Aurtengo leloa “Klika” da, klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea, hautua egitea. Aurten, Txillardegiri egingo zaio omenaldia, Euskara batueraren sormenean orain dela 50 urte izan zuen zereginagatik, Euskara Batueraren 50. urteurrena dela aprobetxatuz.

“Klika”-ren mezua oso zabala da. Laburbilduz, Hautua da euskara ikastea, erabiltzea, inplikatzea, eta jauzia ematea. Klika egitea euskaraz ahalduntzea da, euskaltegietan matrikulatzea.

Korrikaren helburu garrantzitsuenetako bat euskalduntze-alfabetatzerako tresnak eskuratu ahal izatea da, euskaltegien eta gau-eskolen lana sustatzeko helburuarekin. Horregatik, 21.korrikan jasotzen den dirua, Euskal Herri osoko gau-eskolei eta euskaltegiei laguntza ekonomikoa emateko erabiliko da. Hala ere, Korrikaren helburu nagusia Euskal Herriko bazter guztietara euskararen aldeko mezua zabaltzea da.

Urte guztietan bezala, aurten abesti berri bat izango da protagonista ibilbidean zehar. Haren leloa hurrengoa da:

Gure erritmora
nire, zure, gure erritmora
Hey Fermin, nola da?
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
KORRIKA!

Abesti osoa entzun nahi baduzue hurrengo estekan egin dezakezue:

Klika Korrika 2019 kanta

Noski, korrikak irauten duen egunetan hainbat ekitaldi antolatuko dira igaroko dituen herri gehienetan Korrika Kulturala lelopean. Euskara laguntzeko, ekitaldi gehienetan parte hartzera  animatzen zaituztegu. Noski, korrika zuen herritik edo hiritik igarotzen denean, jarri zapatilak eta irten kalera korrika egitera, denak batera, euskararen alde.

Aurten korrika Gasteizen egingo duenez bukaera, bertan hainbat ekitaldi antolatuko dira apirilaren 4tik 14-ra. Kontzertuak, irakurketak, antzerkiak… Hurrengo estekan ikus dezakezue Gasteizen antolatu diren ekitaldi guztiak. Horrela, txangoa prestatzen joateko aitzakia izango duzue.

21.Korrika Kulturala Gasteizen

Jaialdira bertaratu nahi? Nahi baduzue La Burundesa Autobus zerbitzuak erabili ditzakezue. Hurrengo estekan kontsulta dezakezue Bilbo eta ertzeetatik Gasteizera joateko aukerak. Noski, beste herrien ekintzetara hurbildu nahi baduzue, gure autobusen aukera eta ordutegi guztiak kontsulta ditzakezue gure web orrialdean.

Iruñatik Gasteizera bidaiatzeko aukerak