Denbora pasa da San Ferminak izan zirenetik eta Andra Mari Zuriko jaietatik pasatu ostean Bilboko Aste nagusira helduko gara. Ziur gaude ez duzuela alde batera utziko, gainera, 9 egun dauzkazue Abuztuaren 17tik 25era Bilboko kaleetan jai bilbotar eta giro paregabeaz disfrutatu ahal izateko.
Esan bezala, 9 egun giro onenarekin. Gaua gustuko baduzu, kontzertuak eta txosnagunean musika onena aurkituko dituzu. Gaua gustuko ez baduzu, egunez giro paregabea, ikuskizunak, kale-antzerkiak, artea, kirola, musika eta aparteko gastronomia ezagutzeko aukera izango duzu.
Kontzertuekin jarraituko dugu, haien berri edukitzeko gogotsu zaudete, ezta? Europa parkean Huntza, Aste Nagusi Dance, Adi Megastar eta C.Tangana ikusteko aukera izango duzue. Bestetik, Abandoibarran Su Ta Gar, Sweet California, Dúo Dinámico, Bebe, Mónica Naranjo, La M.O.D.A, Alfred eta Ender & Funambulistas musikaz gozatuko dugu. Ikusten duzuenez gustu ezberdinentzako kontzertuak izango ditugu. Era berean, beste ikuskizun eta kontzertuak izango ditugu Bilboko leku ezberdinetan. Programazioa hurrengo loturan ikusi dezakezue:
2019ko Aste Nagusirako kontzertuak eta musika
Musika ez da milaka pertsona erakartzen dituen elementu bakarra. Abuztuaren 17tik 25era antzerki programazio eder batez gozatzeko aukera izango duzue. Gainera, kale-antzerkiak ikusiko ditugu Bilbo osotik. Hurrengo loturan klikatu antzerki programazio osoa ikusteko: Antzerki programazioa
Jakina, guk Bilbora eraman ahal zaituztegu. Argi dagoelako edaten dugun bakoitzean ezin dugula kotxea gidatu. Hurrengo loturan gure autobusen ordutegiak ikus dezakezue:
Talde handia zarete eta ez duzue ordu egoki bat aurkitzen? Ez larritu. Autobus bat alokatu dezakezue eta zuentzako egokienak diren orduak aukeratu. Hurrengo loturan ikus dezakezue autobusen alokatze zerbitzuen informazio guztia:
La Burundesaren autobus alokailuen informazioa
Jakina, edozein zalantza edukiz gero gurekin kontaktuan jarri.