Iruñatik Gasteizera zirku ikuskizunik onena disfrutatzeko. Cirque Du Soleil. Corteo

Corteo

Proposamen berri bat ekartzen dizuegu gaurkoan. Zer deritzozu egun batzuk Gasteizen pasatzeari eta Cirque Du Soleil konpainiaren ikuskizun berria, Corteo ikusteko aukera aprobetxatzeari? Hurrengo paragrafoetan zirkuari buruz hitz egingo dizuegu,  baina hori baino lehen, erantzun diezaiogun hurrengo galderari: Zergatik ez joan autobusez?

Egia da, egunean egiten baduzue joan etorria, kotxez egin beharko duzuela, bueltatzeko ordutegirik ez dagoelako, baina Gasteizen egun batzuk igaroz gero, gure autobus zerbitzuak erabili ditzakezue ibilbideak egiteko. Horrela, ez duzue aparkalekuaren ezta nekearen kezka iznago.

Gure autobusen ordutegiak

Corteo, Cirque Du Soleil. Zentzumenak liluratzeko ikuskizuna

Urtarrilaren 29tik Otsailaren 2ra

Goazen orain ikuskizunaren azalpenarekin. Lehenik eta behin, Corteo (gorteatzea italieraz) Mauro pailazoaren fantasia antzezten du, bere hileta imajinatzen duelarik. Ez zaitez kezkatu, hileta bat antzezten bada ere, negarra eta tristura ez dira protagonistak, barrez beteriko ospakizuna baizik.

Antzerkian, pertsonaiaren ahultasuna eta indarra azpimarratzen dira eta aldi berean honen jakinduria eta leuntasuna ere azaleratzen dira. Ikuskizunaren zehar, bi aingeruk babesten dute pailazoa.

Ikuskizunak ikuslea antzerki giroan murgildu nahi du, fantasiaz eta misterioz beterik, antzezleen gaitasun akrobatikoez lilura dadin. Horrela, adi egon beharko dugu ikuskizunean zehar agertzen diren estimulu bisual guztiei erreparatzeko, aho zabalik utziko gaituzten saltoez, akrobaziez, trikimailuez etab. gozatzeko.

Hurrengo estekan ikuskizunari buruzko bideo motz bat ikus dezakezue, aurrerapen bezala. Ziur gaude bideoa ikusi eta gero, eta zirkua gustoko baduzue, ikusi nahi izango duzuela Corteo.

Corteo, By Cirque Du Soleil bideoa

Bideoa ikusi ondoren ziur ikuskizuna ikusi nahi duzuela. Sarrerak Interneten hainbat lekutan eros ditzakezue, baina Cirque Du Soleil-ren web orrialdean ere eskuratu ditzakezue. Gainera, ikuskizunari buruzko informazio gehiago lortu ahalko duzue hurrengo estekan.

Cirque du Soleil web orrialde ofiziala

Besterik gabe, gure zerbitzuei buruz zalantzarik baduzue, kontaktuan jar zaitezkete gure bezero arreta telefonoaren bitartez: 948 30 35 05. Gasteizera hurbiltzeko asmorik baduzue, hurbildu zaitezte Cirque du Soleil-era, eta zentzumenekin gozatu!