Gure gidariek badaezpadako gidatze ikastaroa egiten ari dira

Conducción preventiva

Garraio zerbitzuetako profesionalek gidatzeko orduan bidaiarien segurtasunak duen garrantzia ezagutzen dute.  Eguraldiaren egoerak edo ezustekoren batek, gidatzeko moduan eragin dezake, gidatze egoera konplikatuz. Egoera hauetan, segundo batzuetan jardutea oso garrantzitsua da. Segundo gutxi batzuetan erantzuteko gaitasuna funtsezkoa da gidariarentzat eta bidaiarientzat ere.

Gure ibilgailua modu egokian menperatzen jakiteak, euriteekin, izozteekin, lainoarekin, oztopoekin etab. Bizitza ugari salbatu ditzake.

Ikastaro hauen helburua ibilgailua modu egokian kontrolatzea da prebentzio gidatze gaitasuna izateko. Horrela, era kontrolatuan balaztatu ahal izango dugu, bat-bateko mugimenduak saihestu ahal izango ditugu eta gure erreakzio gaitasuna hobea izango da, beste hainbat gauzen artean.

Nola hobetu ditzakegu gure segurtasunezko gidatze gaitasunak?  Ba pista batean egoera simulatuetan gidatzen, alegia. Pista batean egoera hauek praktikatuz, egoera erreal baten aurrean hobeto jardutea lortuko dugu.

Ikastaro hauetan bai ibilgailuaren bai norberaren mugak hobeto ezagutzea lortuko dugu eta horrela arriskuak modu egokian baloratu ahal izango dugu.

Aurretik aipatutakoaren arabera, jakin ezazue gure gidariek badaezpadako gidatze ikastaroa burutzen ari direla ahal den neurrian hobetu ahal izateko. Honen bidez, gure autobusen kontrola hobetuko dute eta bidaiean zehar gertatu daitekeen edozein ustekabe gainditzeko trebetasun handiagoa izango dute.

Hurrengo bideoan ikus dezakezue ikastaroan zehar egiten ari garen ariketen adibide bat. Horrela gure gidariek haien trebetasuna lantzen ari dira bidaiarien segurtasuna bermatzen jarraitzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies