Gasteizera laster egitera

Autobusak ziurtatuko dizkizu beharrezkoak izanen dituzun lasaitasun eta atsedenak. Eta jakin, hartara, La Burundesak eskaintzen duela modua Gasteizera behar den moduan iristekoa, giharrei zein bihotz taupadari dagokienean.

Hitzak josita dituen sarrera honek amua izan nahi du, asmoz bazaude heldu den maiatzaren 15ean Martin Fiz Maratoian lasterka ibiltzeko.

Martin Fiz atletak berak adierazitakoak dituzu hurren, duda oro bertan behera uzteko. Harro dagoenez bera, bere izena duelako hain ekimen handiak. Pozez zoratzear aurkitzen da, antza, maiatza iristearekin bat Gasteiz kirolariz eta korrikalariz mukuru ikustean, patinatzailez edo aspaldiko lagunez beteta.

Martin Fizek berak dio, berari gauza bat egiten zaiola bereziki erakargarri maratoian: ikusleek indar berberarekin txalotzen dituztela korrikalari guztiak, Olinpiar maratoi handienaren pareko alegia. Hots, tamaina bereko txaloaldiak jasoko dituztela korrikalari saldoan lehenak direnek zein multzoan nahikoa gibelean ezinean aurrera egiten duten horiek.

Gainera, ohartarazten du, maratoia osatzeko bete behar diren 42 kilometroak bere ahaletarako gehiegizkoak direla beldurrez dagoenak aukera desberdinak ere badituela nola edo hala bere apetak asetzeko. Hamar mila metroz laster egiteko modua ere izango baita, eta hamar kilometroz korrika ibiltzea ere bada gauza handia; Maratoi Erdia ere hor da; eta, hirugarrenik, Gasteiz atleten hiriburu bilakatuko den maiatzaren 15ean ere patinez maratoia erdiesteko modua ere badenez.

Gauzak horrela, hitzak josten gabiltzan honetan, oroitarazterik bada laster egiteak dosi gehiago behar duela plazeretik oinazetik baino eta gauza ederra behar duela Gasteizen barrena korrikan ibiltzeak eta, hori horrela, ariketak atsegina behar duela, eta ez inolaz ere amesgaiztoa; eta hobe dela beti ahalik eta gehien saihestea maratoi baten balizko ondorio txarrak. Azken buruan, hor da autobusaren aukera egunean bertan Gasteizen izateko baina aurretik jakin behar du korrikalariak bere burua prestatzen, eta buruarekin batera, noski, bere gorputza neurri egokian lantzen.

Soilik horrela izango denez eguna beti gogoratzekoa. Ia hasi bezala iritsi garenez azken puntura, Martin Fizen hitzei tiraka: Maratoi Olinpikoetan bezala, mundu guztiari mundu guztia da txaloka Gasteizen.