Irekitze data: Azaroak 29
Geltoki berriaren ordutegia: 5:45-23:00
“Gure leihatilak itxita dauden bitartean, txartelak aurretik prest izan tornuetatik pasa ahal izateko”
Aldez aurretik informatu dugun bezala, azaroaren 29an abian jarriko da Termibus geltoki berria Bilbon. Hori dela eta, bidaiariek geltokiaren antolaketari buruzko aldaketa batzuei aurre egin beharko izango diote. Aldaketak Bilbotik bidaiatzen duten bidaiariei soilik eragingo diete. Bilbotik Gasteizera, Iruñara edo Altsasura adibidez.
Geltoki berrian, autobus nasetara bertaratzeko, bidaiariek tornu batzuk igaro beharko dituzte. Tornu horietatik pasatzeko txarteletan dagoen QR kode bat erabiliko beharko dute. Sistema berri honekin, behin gure salmenta leihatilak itxita daudenean, bidaiariak aurretiaz tiketak eskuratu beharko ditu nasera sartzeko. Horregatik, zenbait gomendio azaltzen dizkizuegu:
BurunBono / UnionBono Bidaiariak. Adi antolakuntza berriari!
BurunBono / UnionBono-rekin bidaiatzen dutenek ezin dituzte tiketak Interneten bidez erosi (oraingoz). Beraz, txartelak eskuratu behar izango dituzte salmenta makinen bidez edo Gasteiz edo Bilboko leihatiletan. Beraz, gomendio hauek ditugu gure leihatilak itxita daudenean bidaiatzen duten bidaiarientzat.
Hurrengo estekan aurki dezakezue informazio gehiago Bilboko autobus geltokiari buruz. Sarbideak, eraikinaren xehetasunak, ordutegiak…
Termibus Bilboko geltoki berriaren antolaketari buruzko bidaiarientzako argibideak
Zalantzarik baduzue edo gurekin kontaktatu nahi baduzue, gure web orrialdearen bitartez edo bezeroari arretarako ditugun telefonoetara deituz egin dezakezue. Bilbo: 94 427 11 11. Gasteiz: 945 26 46 26. Iruña: 948 22 17 66.