Bilbora bidaiatzen duzu gabonetan? Bilboko geltoki Intermodal berrian arazoak saihesteko gomendioak

Bilboko geltoki Intermodalaren ordutegia: 5:45-23:00

“Bilboko La union autobusen leihatilak itxita dauden bitartean, txartelak aurretik prest izan tornuetatik pasa ahal izateko”

Gabonak! Ziur gaude askok aprobetxatuko duzuela etxera bultatzeko edo eskurtsioren bat egiteko. Ziur Nafarroa eta Bilbo artean mugituko zaretela. Ezagutzen duzue Bilboko geltoki Intermodal berria? Azaroaren 29an ireki zuten eta antolakuntzan aldaketak egon dira. Aldaketak bakarrik eragiten diote Bilbotik bidaiatzen duten bidaiariei, bai Gasteizera, bai Iruñara, bai Altsasuara.

Aldaketarik nabarmenena hurrengoa da. Geltoki berrian, autobus nasetara bertaratzeko, bidaiariek tornu batzuk igaro beharko dituzte. Tornu horietatik pasatzeko txarteletan dagoen QR kode bat erabiliko beharko dute. Sistema berri honekin, behin gure salmenta leihatilak itxita daudenean, bidaiariak aurretiaz tiketak eskuratu beharko ditu nasera sartzeko. Horregatik, zenbait gomendio azaltzen dizkizuegu:

  • Bilboko leihatila itxi eta geroko autobusetan bidaiatu behar duzu? Aurretik eskuratu txartelak arazoak ez izateko.
  • Leihatilak itxita daudenean erosketa egitea erabakitzen baduzue, erosketa bi modu desberdinetan egin daiteke. Alde batetik, Interneten bidez (komisiorik gabe) bidaia baino 15 minutu lehenago. Beste aldetik, La Union autobusen salmenta makinetan.
  • Txartela Interneten bidez erosten baduzue, bai smartphonean bertan tiketa izanda edo tiketa inprimatuz, QR kodea erabiliz tornuetatik igaro ahal izango duzu.
  • Informazio paneletan bidaia agertu arte ezin izango dira tiketak erabili, eta beraz ezin izango zara tornuetatik pasatu eta autobusera heldu. Autobusen irteera agertu baino lehen tornuetatik pasatzen saiatzen bazara, ezin izango duzu txartela balioztatu.

ADI! Antolaketa desberdina Burunbono/Unionbono-en bidez bidaiatzen duten bidaiarientzat

Burunbono/Unionbono-en bidez bidaiatzen dutenek, ezin dituzte tiketak Interneten bidez erosi oraingoz. Horrela izanda, txartelak salmenta makinen bidez edo Gasteiz edo Bilboko leihatiletan eskuratu behar izango dituzte. Bada ez bada, gomendio hauek ditugu gure leihatilak itxita dauden bitartean bidaiatzen dutenentzat:

  • Ahalik eta arinen egin txartelen erosketa. Ez utzi azken ordurako txartelen erosketa gure leihatilak itxita daudenean.
  • Ahal baduzu, erosketa Interneten bidez egin egun bat arinago, komisiorik gabe. Horrela, gerta daitezkeen arazoak saihestuko ditugu.
  • Zuen asteko ordutegi guztiak badakizue, aste osorako txartelak egun bakar batean eskuratu ditzakezue eta horrela hurrengo egunetarako prest izan.
  • Gogoratu, ezin izango zarete autobusen nasetara heldu informazio paneletan zure bidaia agertu arte. Zure autobusaren irteera informazio paneletan behin agertuta, QR kodearen bitartez tornuetatik igaro ahalko zara eta autobusen nasetara heldu.

Zalantzarik baduzue edo gurekin kontaktatu nahi baduzue, gure web orrialdearen bitartez edo bezeroari arretarako ditugun telefonoetara deituz egin dezakezue. Bilbo: 94 427 11 11. Gasteiz: 945 26 46 26. Iruña: 948 22 17 66.

Gure web orrialdean kontsulta ditzakezue Bilbotik ateratzen diren autobus guztien ordutegiak. Eguberri eta Urte Berrio on!