Hurrengo larunbatean, Urriaren 19an, Bilbon izango da errepide lasterketen egutegiaren barnean, gauez egiten den kirol proba bakarra. Bilbao Night Marathon-en 5 kontinenteetako eta 50 herrialde baino gehiagoko korrikalariek hartuko dute parte asteburu honetan. Lasterketaz gaiz, asteburuan zehar Bilbon 8 zuzeneko ikuskizun eta su artifizialak egongo dira hiriko hainbat txokoetan.
Arratsaldeko 19:00etan izango da irteera San Mamesetik eta hiriaren hainbat leku garantizatsu igaro eta gero, Guggenheim museoan izango du amaiera. Esan bezala, hainbat lekuetatik pasako da lasterketa, Euskalduna Jauregia, Arriaga Antzokia eta Alde Zaharra besteak beste. Partaideek hiru distantzien artean aukeratu ahal izango dute. Maratoia (42 km), erdi maratoia (21 km) eta pirata lasterketa (10 km).
Aurtengo partaidetza arrakasta izugarria izan da. 13.400 korrikalarik hartuko dute parte, iaz baino 1.000 partaide gehiago. Lasterketaren antolatzaileek emakumeen partaidetza nabarmendu nahi dute: Maratoian 1.600 korrikalarietatik 500 emakume izango dira, erdi maratoian 1.000 eta pirata lasterketan 3.000.
Azkenik, frogarako dortsalak lasterketaren azokan batu beharko dira La Casilla polikiroldegian. Dortsalak ostiralean edo larunbatean hartu ahal izango dira. Ostiralean 15:00etatik 21:00etara eta larunbatean 9:30etatik 18:30etara (lasterketa baino ordu erdi baino lehenago). Dortsala hartu ahal izateko, NAN-a edo pasaportea erakutsi beharko da lasterketaren inskripzio agiriarekin batera. Partaideren batek dortsala batu ezingo balu, beste batek batu ahal izango luke aurretik aipatutako dokumentazioa aurkeztuz.
Kirol frogan parte hartzeko Bilbora hurbiltzeko, gure autobus zerbitzuak eskuragarri izango dituzua. Hurrengo estekan ikus ditzakezue gure autobusen ordutegiak.
La Burundesa autobusen ordutegiak
Taldean parte hartu nahi izanez gero, autobusa alokatzeko aukera duzue. Horrela, nahi duzuen bezala eta erosotasunez antolatu deakezue bidaia. Hurrengo estekan ikus dezakezue gure alokairu zerbitzuaren informazio osoa: