Bi ordu baino gutxiago beharko dituzu Iruñatik Piriniora heltzeko eta elurraz gozatzeko!

Elurraren maitaleak! Badakizue 2 ordutan Jakan egon ahal zaretela gure Iruña-Jaca linea erabiliz? Ardurarik gabeko bidaiaz disfruta ezazu autobusa erabiliz. Demagun  Jacara joan nahi dudala ostiralean eta igandean bueltatu. Egin dezaket autobusean? Noski baietz. Eskiak gure autobusean sartu, eta bi ordu barru elurrean egongo zarete. Izango duzuen kezka bakarra autobusean eskiak igotzea, Jacan bertan zuen gustokoen kirola gozatzeko.

La Union-ek eta Burundesa-k Iruñara astelehenetik ostiralera bidaiatzea ahalbidetzen dizue, ordutegi desberdinetan, erosotasun handiko autobusetan, maletak sartzeko soberako lekuan, eta salneurri oso interesgarrian. 7,8 €-ren truke aurkitu dezakezue Iruñatik Jakarako eguneroko tiketa.

Hasiberriak bazarate, adituak, edo edozein elur kiroletan jardun nahi baduzue, gure autobusak erabili ditzakezue Iruñatik Jakara hurbiltzeko. Gainera, bidetik egiten dituen geralekuetan ere jaitsi gaitezke, aukeratu dugun eski-gunera heldu ahal izateko. Astun, Candanchu, Formigal… Pertsona guztientzako aukerak daude. Zein izango da zuen aukera?

Helmuga horretara ailegatzeko, gure Iruña-Jaka linea erabili dezakezue eta era erosoan eta ardurarik gabe bidaiatu. Autobusean igotzen ordua kontuan izanik, bi ordu edo gutxiagotan Piriniotan egongo zarete. Gainera, ez duzue  autoa aparkatzeko ardurarik izango bidai osoan.        

Animatzen zaituztegu, horrez gain, Canfranc geltokiaren misterioak ezagutzera. Elur denboraldian barrena, ziur gaude denbora izango duzuela Europako trenbide geltoki handienetako bat ikusteko. XX. mendearen erdialdean eraiki izan zena. Gaur egun ez da erabiltzen, baina joaten den orok liluratuta geratzen da eraikuntza ikustean.

Hurrengo estekan ikus ditzakezue gure ordutegiak Iruñatik Jakara bidaiatzeko.

Iruña-Jaka linearen ordutegiak

Laburbilduz, espero dugu oso ondo pasatzea zuen elurretako txangoetan. Gure zerbitzuen inguruan zalantzarik badituzue gurekin harremanetan jarri nahi duzuenean. Oso ondo pasa!

12 February, 2020

Elur denboraldia! Aprobetxa ezazu gure Iruña-Jaca autobus linea eta Jakara ailegatu 2 ordutan

Bi ordu baino gutxiago beharko dituzu Iruñatik Piriniora heltzeko eta elurraz gozatzeko! Elurraren maitaleak! Badakizue 2 ordutan Jakan egon ahal zaretela gure Iruña-Jaca linea erabiliz? Ardurarik […]

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies