Nafarroako Turismoak ekimen bat prestatu du Foru Erkidegoa hobeto ezagutzeko asmoz, bertan bizikletaz ibilaldiak egingo dira eta gainera denon esku izango ditugu. Guztira, 44 ibilbide daude, Nafarroako toki ezberdinetatik ibiltzeko. Ibilbideak 10 eurotan daude, bizikletaren alokairua barne.
Horiek 12 eta 36 kilometro bitartekoak Nafarroako 7 eremuetatik igarotzen dira: Bidasoako Bide Berdea, Plazaolako Bide Berdea*, Vasco-Navarro Bide Berdea*,Tarazonikako Bide Berdea*, Argako Ibai Pasabidea (Iruña eta eskualdea), Bardeako Natur Parkea eta Lizarraldea BTT esparrua (*Natur Bideak ere badira). Ibilbideak egin ahal izateko eskuragarri egongo dira ekainaren 30etik urriaren 28ra arte, egutegi honetan agertzen diren egunetan: ikusi hemen.pdf
Proiektu hau iaz hasiera eman zitzaion beste batekin lotuta dago, eta bertan ibilbide kopurua handitu da; izan ere, orain oinez egiteko 120 ibilbide dauzka. Nafarroa ezagutzeko arrazoi asko dago!