Bikain atera da Nafarroan eskola autobus batean egin den lehen sute baten simulakroa, hain zuzen Aizoainen Burundesako instalakuntzetan egindakoa. Lan horretan, honakoek parte hartu dute: DYAk, Foruko Poliziak, Nafarroako Suhiltzaileek, Larrialdietako Unitate Militarrak eta Extiniruña enpresak. Baina horren protagonista La Compasión-Escolapios ikastetxeko ikasle talde bat izan da, haien irakasleekin batera simulakroan parte jartzeko prest egon delako. Bestalde, Nafarroako telebistak gertatu den guztia grabatu du.

Gure zerbitzuen kalitatea hobetzeko politikaren barruan, ordura arte Nafarroako beste autobus enpresek egin ez zuten ekintza hori garatzea pentsatu genuen. José Ángel Ganuzaren esanetan (enpresako prestakuntza arduraduna eta ekimenaren sustatzailea) “ez da bakarrik umeak autobusean eramatea, baizik eta ahalik eta seguruen egin behar dugu hori. Horregatik, uste dugu garrantzitsua dela bidaiariek jakitea zer egin behar duten istripua gertatuz gero.”

Sutea kaltegarria ez den kearen bidez simulatu da, autobusean zehar hedatu dena. Ikasleak “sutea zegoela” autobusetik jaitsi dira, kez inguratuta nola egin behar den ikasteko eta segurtasun zein larrialdietako zerbitzuen laguntza izan dute. Zerbitzuek haien ekipoak zabaldu dituzte ebakuazioa bideratzeko eta zaurituta egon daitezkenei lagundu ahal izateko Zerbitzu ugariren lankidetza horretan, parte hartzaile bakoitzak zegokion zeregina behar bezala bete du istripua ahalik eta hobekien konpontzeko.

Izan ere, izandako esperientzia baliagarria izan da prestakuntza bideo bat editatzeko. Bideo hori laster erabiliko dugu gure autobusetan egunero bidaiatzen duten ikasleei behar den prestakuntza emateko. “Ikasleek lasaitzen ikastea nahiz larrialdietako zerbitzuen argibideei jarraitzea nahi dugu”. Javier Ullate Nafarroako Suhiltzailearen iritziz, “simulakroa egitea interesgarria da edozein ikastetxetarako, ikasleek jakin dezaten zer egin behar duten sute baten aurrean”.

Burundesatik eskertu nahi dugu simulakroan parte hartu duten guztien lankidetza.

 

16 May, 2018

Nafarroan eskola autobus batean egin den lehen sute simulakroa ondo burutu da

Hemos realizado con éxito el primer simulacro de incendio de un autobús escolar en Navarra, que se ha llevado a cabo en las instalaciones de La Burundesa en Aizoain. En la operación han tomado parte miembros de DYA, Policía Foral, Bomberos de Navarra, la Unidad Militar de Emergencias y la empresa Extiniruña. Y los protagonistas han sido un grupo de escolares del colegio La Compasión-Escolapios, que junto con sus profesores se han prestado a participar en el simulacro.
15 May, 2018

Fiesta del Rosado de Navarra

Si eres aficionado a los vinos navarros, el próximo sábado 19 de mayo tienes una cita en Pamplona con La Fiesta del Rosado de Navarra. A partir de las 12.30 horas, en la Calle Chapitela, en pleno casco antiguo de la ciudad.