UNION AUTOBUSekin eta BURUNDESArekin 2019ko SAN FERMINETAN Iruñara bidaiatzeko eskaintza berezia

Eskaintza berezia San Fermin

Ordutegi bereziez gain, Union Autobusetan Kuadri 5 eta Kuadri 10 izeneko eskaintza bereziak aurkituko dituzu Iruñara bidaiatzeko. Kuadri-5 tarifa 5 eta 9 lagun arteko taldeei ezarriko zaie eta %10eko deskontua eskainiko die bidaia txartel bakoitzean. Kuadri-10 tarifa 10 lagunetik gorako taldeei ezarriko zaie eta %20ko deskontua ekarriko die bidaia txartel bakoitzean.

Eskaintza hau txartela Bilboko, Iruñako edo Gasteizko leihatiletan aurretik erosten bada erabili daiteke eta, beranduenez, bidaia hasi baino 24 ordu lehenago. Tarifa hauek ez dira bateragarriak beste deskontu batzuekin (esate baterako, familia ugarikoa, eta abar). Bidaia txartel guztiak bidaia bera egiteko erabili behar dira, joanekoan zein joan-etorrikoan.

Bidaia txartel guztiak aldatu edo ezeztatu daitezke (inolaz ere ez banaka), beranduenez bidaia hasi baino 24 ordu lehenago. Horretarako, bidaia txartel guztiak aurkeztu behar dira lehiatilan.