Tarifa bereziak

Burunbono

2016ko irailaren 1etik, Iruña-Bilbo eta Altsasu-Bilbo lineako ohiko bidaiariek merkeago bidaiatu ahal izango dute Burunbonu berriarekin. Haren baldintzak hobetu ditugu, %22rainoko deskontua barne.

Hilabete honetatik aurrera, bi Burunbonu mota erosi ahal izango dira:

  • 10 bidaiako txartela, %12ko deskontuarekin.
  • 20 bidaiako txartela, %22ko deskontuarekin.

Burunbonuaren balioaldia bi urtetara luzatu dugu. Horrela, haren iraungipena ez da kezka iturria izango. Txartel hauek Iruñatik edo Altsasutik Bilbora joateko eta handik itzultzeko bidaietarako baino ezin dira erabili.

Burunbonua lortzeko, Burundesaren Iruñako lehiatiletara jo behar da. Gaztelerazko eskaera orria edo euskarazko eskaera orria honako esteketan jaitsi daitezke:

Arauak

  1. Bonuaren jabe izateak ez du lehentasunezko eskubiderik ematen txartelari dagokionez. Jesarlekuaren ziurtasuna eskuratzeko, aldez aurretik leihatiletan txartela erosi behar da. Horiek zabalik egongo dira asteko zazpi egunetan. Ordutegiak ikusi.
  2. Erosterakoan, bonu bakoitzak idatzita agertzen den bidai kopurua dauka. Kopuru hau agortzen joango da bidaiatzen den heinean.
  3. Geltokian erabiliz gero, bidaiaria, aldez aurretik leihatilatik pasatu beharko da, eskatutako bidaiak deskargatzeko eta dagozkion txartelak eskuratzeko.
  4. Ibilbideko geralekuetan erabiliz gero, bonu honek ez du lehentasunik ematen, autobusean sartzeko beste edozein bidaiariren aurrean.
  5. Titulu horien kontra, aldez aurretik txartelak atera daitezke gure leihatiletan.
  6. Galdu edo lapurtuz gero, La Burundesa ez da izango bidaia horien erantzule.
  7. Kontsumitu gabeko bidaiak itzultzeko eskatuz gero, bueltatu beharreko zenbatekotik

Nafarroako Gobernuko Gazte Txartelakin

Linea Bidaia kopurua Prezioa
Pamplona/Iruña – Alsasua/Altsasu 20 62,4€
Pamplona/Iruña – Uharte Arakil 20 40,8€
Pamplona/Iruña – Lakuntza 20 46,4€
Pamplona/Iruña – Arbizu 20 48,8€
Pamplona/Iruña – Et

Familia ugariko deskontuak ezartea

Deskontuak ezartzea

Familia ugariko izaera kreditatzen duten bidaiariek bidaia txartela erostean dagokion deskontua izango dute: %20a kategoria orokorreko familien kasuan eta %50a kategoria bereziko familia ugariei dagokienez. Familia ugarien deskontuak orain dauden beste batzuekin gehi sustapenekin metatu daitezke.

Erosteko moduak

Dagokion deskontua duten bidaia txartelak erosi ahal izango dituzu hemen:

1. La Union eta Burundesaren saltokietan, dagozkion agiriak ekarrita: indarrean dagoen Familia Ugariko Agiri eguneratua (indarrean) eta NANarekin edo pasaportea. Autosalmenta-kioskoa.
2. Autobusera sartzeko, deskontua izateko eskubidea ematen duen kreditazioa gidariari aurkeztu beharra dago.
3. Autobusean. Autobusera sartzeko, deskontua izateko eskubidea ematen duen kreditazioa gidariari aurkeztu beharra dago.

Dokumentazioa

Familia ugariarengatik deskontua duen bidaia txartela erosten baduzu, erostean aurkeztu eta bidaiatzen duzun bitartean horretarako kreditazioa eraman behar duzula gogorarazi nahi dizugu.

Izaera hori kreditatzen duen dokumentazioa honako hau da:

  • Familia ugariko agiria edo titulu eguneratua, agiri horren onuradun bakoitzaren NANarekin edo pasaportearekin.
  • Adingabekoak badira eta ez badute NANik edo pasaporterik jatorrizko familia liburua edo haren kopia konpultsatua aurkeztuko da.

Garrantzitsua

Horrelako bidaia txartelak erabili ahal izateko, ezinbestekoa da bidaiariak deskontu horren onuraduna dela kreditatzen duen agiria indarrean edukitzea. Autobusera sartutakoan, bidaiariak La Union eta Burundesako langileei aipatutako agiria erakustea ezinbestekoa da. Baldintza hori bete ezean, gidariek bidaia txartela erabiltzea galarazi behar dute eta ezin izango da inolaz ere diru-aldea ordaindu. Hala, bidaiariak beste bidaia txartel bat erosi behar izango du, bidaiatu nahi badu.


Eskabide orriak:

Deskarga ditzakezu dokumentu hauek:

Eskabide orriak – Kide Ugariko Familiak Iruña-Altsasu

Eskabide orriak – Kide Ugariko Familiak Gasteiz-Agurain

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies