San Ferminak Lesakan ospatzen dira ere!

Lesakako San Ferminak

Ordutegi bereziak antolatu dira Donostiatik Lesakara joateko larunbatean, eta igandean bueltatzeko

San Ferminak ez dira soilik Iruñan ospatuko, Lesakan baita San Ferminetako jai giroaz goza dezakegu. Gainera, Lesakako geralekua La Burundesaren Donostia-Irún-Lesaka-Iruña linearen barne dago. Ordutegiak hurrengo estekan:

Iruña-Irun linearen ordutegia

Horrez gain, ordutegi bereziak jarriko dira martxan asteburu honetan Donostiatik Lesakara joateko. Larunbatean Lesakara bertaratzeko, eta igandean handik bueltatzeko. Hurrengo estekan ikusi ditzakezue ordutegi bereziak:

Ordutegi bereziak Donostia-Lesaka

Bidaiariak adi egon beharko dute, zerbitzu berezietako geltokiak lekuz aldatuko direlako udalaren laguntzarekin, jaiak direla eta trafiko murrizketak egongo baitira. Hurrengo irudian geraleku berezi hauen kokapena ikus dezakezue:

Lesakako San Ferminak, aparteko jaia

Lesakan eta Iruñan patroi berdinari egiten diote gorazarre. Toki bietan egun berean ematen zaie hasiera jaiei, uztailaren 6an hain zuzen, eguerdiko 12etan era berdintsuan, udaletxetik txupinazoarekin. Hiriburuan bezala, txupinazoa jaurti eta berehala, festa giroak ez du geldialdirik eta hainbat ekitalditan parte hartu daiteke: musika, dantzak, alaitasuna, eta egun handiaren meza eta prozesioa.

Ezin duzue Leskatik joan Lesakatik hemengo ohitura ikusgarrienetako batez disfrutatu gabe. Ezpata-dantzariak. Urtean behin, uztailaren 7an, Lesakako dantzariek dantza ekitaldia eskaintzen dute. Kapitain batek zuzentzen ditu bi ilaratan banatuta eta makilen bidez lotuta dauden gazte kopuru bikoitia. Zuriz jantzita, koloretako zintak eta eskapularioak dituztela. Abarkak ere daramatzate eta kaskabiloak zangosagarretan.

Aurretik aipatutakoez gain, beste hainbat ekitaldi ospatzen dira asteburuan zehar. Hurrengo estekan kontsulta dezakezue programa osoa:

Lesakako San Ferminak, programa osoa

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies