“Iruña eraso sexistarik gabe” estrategiarekin bat egiten dugu

Burundesa Iruñako Udalarekin lankidetzan arituko da “Iruña eraso sexistarik gabe” estrategiaren baitan. Ekimen hau berriz ere sustatu nahi da, laster 2018ko San Ferminak ospatuko direlako.

Udalak adierazi duen moduan, Iruñak eraso sexisten aurrean elkarlanaren alde egiten du. Horrexegatik, esku gorriaren irudiak hiriaren sinbolo gisa izaten jarraitzen du, Iruñako erakundeak zein iruindarrak emakumeenganako indarkeriaren aurka argi eta garbi daudelako.

Kanpaina honetarako Udalak enpresei eta gizarte erakundeei lankidetza eskatu die eta informazio eta nola jarduteko bideo bat dago komunikabideei zuzenduta, eraso sexistei buruzko informazioa behar bezala eman dezaten. Praktika onen dekalogoa editatu da eta horrekin batera, “2018ko San Ferminetan Berdintasunean oinarritutako Kazetaritzako Praktika Onen I. Lehiaketa” egingo da.

Gehiago jakiteko hemen: web oficial de San Fermín 2018.