Nor garen

Burundesa autobus konpainia Nafarroan sortu zen 1925ean. Bidaiariak garraiatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu Iruña, Bilbo, Gasteiz, Irun, Jaca, Santander eta Euskal Autonomia Erkidegoko zein Nafarroako beste hainbat udalerriren arteko linea erregularren bitartez. Halaber, ikasleak, langileak, lagun-taldeak eta norbanakoak garraiatzeko autobusak eskaintzen ditu.

 

La Union Taldea osatzen du, bidaiarien garraio erregular eta eskaerapeko enpresa hauek osatuta: La Union, Union Alavesa eta Onieva autobusak. Guztien artean bi milioi bidaiari garraiatzen dute urteko.

 

Burundesak 40 autobus baino gehiago dauzka, etengabe berritzen direnak, segurtasunari eta erosotasunari dagokienez eguneratuta egoteko. Enpresa honetan 70 langile baino gehiago daude, gidari, mekanikari eta administrazio nahiz zerbitzuetako langileak barne hartuta. Hona hemen enpresari buruzko hainbat datu:

 

  • 90 urte baino gehiago eman ditugu etengabeko zerbitzua eskaintzen.
  • Urteko hiru milioi kilometro baino gehiago egiten ditugu.
  • Urtero miloi bat bidaiari garraiatzen ditugu.
  • Gure puntualtasun indizea % 99,7koa da.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR