Iruñatik Andra Mari Zurira. Jaietan goza dezagun!

La Blanca

San Ferminak gertu ditugun arren, jai giroarekin jarraitu behar dugu, udan gaude eta! Abuztuaren 4tik 9ra Gasteizko jaiak, Andra Mari Zuriaren jaiak dira. Animatuko gara, ezta?

Askok Gasteizko jaiak disfrutatu dituzue beste urteren batean,  jakingo duzue jada, jaiak 4ean, igandean, hasikko direla Zeledonen jaitsiera famatuarekin. Baina Tabernek eta txosnek egun bat lehenago emango diote hasiera jaiari.

Ekitaldi asko dira hiriburu berdea egun hauetan animatzen dutenak. Erraldoiak eta buruhandiak, antzerkiak, bigantxak, azokak, herri kirolak besteak beste. Nahikoa Gasteizko girorik onenaz disfrutatzeko!

Horrez gain, kontzertu interesgarriak egon dira 5 egunetan zehar. Foruen plazara  bertaratu zaitezkete musikaz gozatzeko. Huntza taldea, Gatilazo, La M.O.D.A, Fangoria eta Mago de Oz izango dira gaua girotzen. Txosnagunean: Su Ta Gar, Zea Mays, The Baboon Show eta Mafalda taldeak egingo dituzte emanaldiak.

Aurretik esandakoarekin jaietara bertaratzeko gogo piztu dizuegu, ezta? Esan dugun bezala, kontzertuez gain, hainbat ekimen antolatu dira. Hurrengo estekan ikusi dezakezue jaien programa osoa:

2019 Andra Mari Zuriaren jaien programa osoa

Garraioari dagokioinez, Nola hurbilduko zarete Gasteizera? Noski, jaietan garagardo edo txakolinen bat hartuko dugu, ez zaitez kezkatu, gure autobus zerbitzuetan bidaiatzeko aukera duzue. Hurrengo estekan Gasteiz norabiderantz ditugun autobus ordutegiak ikusi ditzakezue:

Iruña-Gasteiz ordutegiak

Zeledon ezagutzera hurbilduko zarete? Ziur baietz! Kontsultarik baduzue, jarri gurekin harremanetan. Animatu eta hurbildu zaitez Gasteizera!