Historia

Burundesako lehenengo autobusa duela laurogeita hamar urte baino gehiago abiatu zen. 1925ean, Nafarroako Urdiain udalerrian jaiotako Javier Ochoak, borroka askeko munduko txapeldunak eta enpresaren sortzaileak, bera bizi zen Burunda haranetik Iruñeko kontsulta mediko batera joateko garraiobide zuzenik ez zeukala ikusi zuen.

Ekintzailea izanik, Iruñera joateko Altsasutik abiatuko zen autobus linea sortzea erabaki zuen, izan ere, herri hura zen eskualdeko nagusia. Hala hasi zen Burundesaren jarduera gaur egun arte.

Hainbat urte geroago, Burundesak Iruña-Gasteiz linea ustiatzeari ekin zion, ondoren Iruña-Gasteiz-Bilbo ibilbidea osatzeko, Gasteizen autobus aldaketa eginda.

Testuinguru horretan sortu zen La Union sozietatearekiko lankidetza, Bilbo eta Gasteizen arteko autobus linea eskaintzen zuelako. Bostekoa emanda hitzartu zuten Burundesa eta La Union enpresetako arduradunek 1955ean Iruñaren eta Bilboren arteko ibilbidea batera ustiatzea. Horrela, hiriburu bien arteko lotura zuzena lortu zen.

Hitzezko akordioa enpresa bategitean amaitu zen 2003an, La Union Taldea osatu zelako. Horren kideak dira gaur egun Union Alavesa eta Onieva autobusak.

Hasierako ibilbideez gain, urteak pasa ahala, Burundesak ustiatutako beste hogei linea erregular osatu dira. Azken lorpen handia 2016an hasi den Iruña-Jaca linearen emakida eskuratzea izan da.