2010etik aurrera, Burundesak enpresan gizarte erantzukizun politika formalak ezarri ditu.

 

Zehazki, Innovarse Programan parte hartu du, enpresa nafartarren lehiakortasuna hobetzen laguntzeko diseinatuta. Programa “berrikuntza, gardentasuna, iraunkortasuna eta gizartearekiko elkarrizketa” sustatzeko bideratuta dago.

Hortik aurrera, ditugun konpromisoak gure gain hartzen ahalegintzen gara. Horiek hurrengo ataletan laburtzen ditugu:

  • Garraio publikoaren erabilera sustatzea bidaiari kopurua igotzeko.
  • Ibilgailuen % 100, epe erdirako, zerbitzu erregularretan, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokituta egotea.
  • Webgune eskuragarria izatea.
  • Gure autobusen erosotasuna, segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzea.
  • Astebete lehenago gutxienez, aurreikusita dauden ibilbideen eta ordutegien aldaketen berri ematea geltoki eta geralekuetan.
  • Webgunean azken orduko edozein arazo jakinaraztea.
  • Ingurunearekiko errespetu osoa bultzatzea, zerbitzuak eskatzen eta eskaintzen duenari egokituta, eta CO2 igorpenak murrizteko energia berriztagarriak darabiltzaten elikatze sistemak dituzten ibilgailuak eskuratuta.
  • Jasotako iradokizun eta kexei 15 eguneko epea baino lehen erantzutea, eta gertatutakoa ekiditeko beharrezko neurriak hartzea.
  • Edozein larrialdiren edo gertakariren aurrean egoki erantzutea, arazoa ahalik eta azkarren eta hobekien konpontzen.

 

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR