Iruña-Bilbo eta Altsasu-Bilbo artean bidaiatzen al duzue maiz? Hurrengo informazioa interesatuko zaizu. Lana, ikasketak, edo familia dela eta bidaiatzen baduzue, linea hauen ohiko bidaiariek Burunbonoa erabil dezakezue eta prezio normalarekiko 22% deskontuaz.

Bonoaren abantailak:

  • Deskontuak: Alde batetik 10 bidaietako txartela daukagu, prezio normalarekiko %12ko deskontua duena. Beste aldetik, 20 bidaietako txartelak, gehiago bidaiatu behar dutenentzako, %22ko deskontua eskaintzen du.
  • Iraungitze-data: Zenbat denbora dugu Burunbonoa erabiltzeko? Ez arduratu! Urte bat duzue bidai guztiak agortzeko burunbonoa iraungi arte.

Bonoa lortzeko Iruñako Burundesa edo Bilboko La Union autobusen leihatiletatik pasatu behar duzue soilik bonoaren eskaera egiteko. Hurrengo estekan deskargatu dezakezue eskaera orria (Eskaera orria). Gogoratu ezazue bonoa eskuratzeko hurrengo dokumentuak eraman behar dituzuela: Eskaera orria beteta eta bidaiariak sinatuta,  NANaren fotokopia, Karnetaren neurriko koloretako argazki bat, eta familia ugariko eskaera egitekotan, dagokion dokumentazioa.

Hurrengo estekan kontsulta ditzakezue Burunbonoaren zehaztasun guztiak (Arauak), baina ezinbesteko erabiltze-jarraibideak azalduko ditugu oraingoan.

  1. Bonuaren jabe izateak ez du lehentasunezko eskubiderik ematen beste bidaiarien aurrean. Jesarlekuaren ziurtasuna eskuratzeko, leihatilan erosi behar da txartela aldez aurretik.
  2. Bidaia kopurua agortuz doa bidaiatzen den heinean.
  3. Geltokian erabiltzen bada, bidaiaria, aldez aurretik leihatilatik pasatu beharko du, eskatutako bidaiak deskargatzeko eta dagozkion txartelak eskuratzeko.
  4. Burunbonoa erabiliz, aldez aurretik txartelak atera daitezke geltokien leihatiletan.
  5. Garrantzitsua, Burunbonoak pertsonalak dira. Hori dela eta, bonoaren titularra bakarrik erabili dezake.

Burunbono edo Unionbonei (Bilbon) buruz zalantzarik baduzue, gurekin kontaktatu dezakezue. Handiagotu informazioa bai www.laburundesa.com baita www.autobuseslaunion.com web orrialdeetan edo 948 221 766 / 94 427 11 11 telefonoetan.

22 February, 2019

Bidaiatu ezazu merkeago Iruña-Bilbo eta Altsasu-Bilbo lineetan Burunbonoei esker

Iruña-Bilbo eta Altsasu-Bilbo artean bidaiatzen al duzue maiz? Hurrengo informazioa interesatuko zaizu. Lana, ikasketak, edo familia dela eta bidaiatzen baduzue, linea hauen ohiko bidaiariek Burunbonoa erabil […]
17 January, 2019

Geltoki aldaketa Lakuntzan jai egunetan

Ostirala 18 15:00tik Astelehena 21ra, eskola eta línea garraiotan, autobús geltokia Sakana Mankomunitateko sarrerara aldatuko da. Barkatu eragozpenak.
13 December, 2018

Gabonak: zerbitzuetan aldaketak

Iruña Bilbo Abenduaren 25ean ez da autobus zerbitzurik egongo. Abenduaren 24 eta 31n hurrengo aldaketak egongo dira:Iruña-Bilbo: azken autobusa 18:00etan Urtarrilaren 1eko zerbitzuak Iruña-Bilbo: 18:00-20:30 Bilbo-Iruña: 18:00-20:30 […]
5 December, 2018

Altsasuko Isidro Melero kaleko geltokia aldatu da

Abenduaren 10etik aurrera, Isidoro Melero kaleko geralekua Aita Barandianen ondoan egongo da, Idertzagain kalean

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies