Bi ordu baino gutxiago beharko dituzu Iruñatik Piriniora heltzeko eta elurraz gozatzeko!

Bilbo Termibus geltokia, abiapuntua izanik Iruñera heldu gaitezke (https://www.autobuseslaunion.com/eu/ordutegiak-jaistea/). Gasteiz-eko  autobus geltokitik abiatuz Iruñara heldu ahal gara ere (Ordutegiak ikusi hurrengo esteketan: https://www.autobuseslaunion.com/eu/, http://laburundesa.com/bidaiarien-zerbitzura/?lang=eu). Kasu bietan, Iruñako autobus geltokiarekin lotura dugu eskuragarri eta handik Jaka-ra abiatu La Burundesa-ren autobusekin.

Ardurarik gabeko bidaiaz disfruta ezazu autobusa erabiliz, Gasteizetik edo Bilbotik abiatuta. Demagun ostiralean Jakara joan nahi dugula eta igandean bueltatu. ¿Autobusean bidaia hau egin dezakegu? Noski baietz. Eskiak La Union edo Burundesa-ren autobusetan sartu eta 4 ordutan gutxi gora behera Jaka-n egon zaitezkete

Bilbo-Iruña ordutegiak (Gero Iruña-Jaka linea hartu behar da)

Gasteiz-Iruña ordutegiak (Gero Iruña-Jaka linea hartu behar da)

La Union-ek eta Burundesa-k Iruñara astelehenetik ostiralera bidaiatzea ahalbidetzen dizue, ordutegi desberdinetan, erosotasun handiko autobusetan, maletak sartzeko soberako lekuan, eta salneurri oso interesgarrian. 7,8 €-ren truke aurkitu dezakezue Iruñatik Jakarako eguneroko tiketa.

Botak jarri, Snow taula edo eskiak lotu, mendi-hegalak igotzen hasi eta elurretik jaistearen grina sentitu, igotzen dugun heinean. Sentsazio hobeagorik existitzen al da?

Hasiberriak bazarate, adituak, edo edozein elur kiroletan jardun nahi baduzue, gure autobusak erabili ditzakezue Iruñatik Jakara hurbiltzeko. Gainera, bidetik egiten dituen geralekuetan ere jaitsi gaitezke, aukeratu dugun eski-gunera heldu ahal izateko. Astun, Candanchu, Formigal… Pertsona guztientzako aukerak daude.

Helmuga horretara ailegatzeko, gure Iruña-Jaka linea erabili dezakezue eta era erosoan eta ardurarik gabe bidaiatu. Autobusean igotzen ordua kontuan izanik, bi ordu edo gutxiagotan Piriniotan egongo zarete. Gainera, ez duzue  autoa aparkatzeko ardurarik izango.        

Animatzen zaituztegu, horrez gain, Canfranc geltokiaren misterioak ezagutzera. Elur denboraldian barrena, ziur gaude denbora izango duzuela Europako trenbide geltoki handienetako bat ikusteko. XX. mendearen erdialdean eraiki izan zena. Gaur egun ez da erabiltzen, baina joaten den orok liluratuta geratzen da eraikuntza ikustean.

Hurrengo estekan ikus ditzakezue gure ordutegiak Iruñatik Jakara bidaiatzeko.

Iruña-Jaka linearen ordutegiak

Laburbilduz, espero dugu oso ondo pasatzea zuen elurretako txangoetan. Gure zerbitzuen inguruan zalantzarik badituzue gurekin harremanetan jarri nahi duzuenean. Oso ondo pasa!

28 January, 2019
jaca

Elur sasoian gaude. Aprobetxa ezazu gure Iruña-Jaca autobus linea

Bi ordu baino gutxiago beharko dituzu Iruñatik Piriniora heltzeko eta elurraz gozatzeko! Bilbo Termibus geltokia, abiapuntua izanik Iruñera heldu gaitezke (https://www.autobuseslaunion.com/eu/ordutegiak-jaistea/). Gasteiz-eko  autobus geltokitik abiatuz Iruñara […]
17 January, 2019

Geltoki aldaketa Lakuntzan jai egunetan

Ostirala 18 15:00tik Astelehena 21ra, eskola eta línea garraiotan, autobús geltokia Sakana Mankomunitateko sarrerara aldatuko da. Barkatu eragozpenak.
13 December, 2018

Gabonak: zerbitzuetan aldaketak

Iruña Bilbo Abenduaren 25ean ez da autobus zerbitzurik egongo. Abenduaren 24 eta 31n hurrengo aldaketak egongo dira:Iruña-Bilbo: azken autobusa 18:00etan Urtarrilaren 1eko zerbitzuak Iruña-Bilbo: 18:00-20:30 Bilbo-Iruña: 18:00-20:30 […]
5 December, 2018

Altsasuko Isidro Melero kaleko geltokia aldatu da

Abenduaren 10etik aurrera, Isidoro Melero kaleko geralekua Aita Barandianen ondoan egongo da, Idertzagain kalean

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies