Buelta errutinara. Aprobetxatu BurunAbantailak eta merkeago bidaiatu

Burunbono deskontuak

Naiz eta ez sinetsi , oporrak jende askorentzako amaitu dira edo amaitzear daude. Hala ere ez gara lur jota geldituko, ezta? Ikasturte berria berrantolatzen hasi beharko gara. Garraio planarekin lagundu ahal dizugu.

Egunero Iruña-Bilbo edo Altsasu-Bilbo artean mugitzen zarete? Badakizue BurunBono eskaintzarekin, abantailaz disfrutatzeaz gain, %22ko deskontua eduki dezakezuela? Ez eman buelta gehiagorik eta BurunAbantailak aprobetxatu.

Detaile gehiago emango dizkizuegu. 10 bidaietako txartela lortuz gero, %12ko deskontua edukiko duzue. Beste alde batetik, 20 bidaien txartela erostea erabakitzen baduzue, %22ko deskontuarekin bidaiatu ahalko duzue. Zer deritzozue?

Ziur aski galdera hau izango duzuela: behin Bonoa lortuta zenbat denbora izango dut agortzeko? Hau da, Noiz iraungitzen da? Ez larritu. Hobekuntza bat aplikatu ostean, urte bateko iraungitze data ezarri dugu. Linearen bidaiari ohikoak bazarete, denbora nahiko izango duzue hau gastatzeko.

Garrantzitsua da gogoraraztea bonoa edukitzeak ez duela lehentasunik ematen billete normal baten aurrean. Toki bat edukitzearen bermea soilik lortu daiteke aldez aurretik takiletan erosten baditugu, asteko zazpi egunetan publikoari irekiak daudenak.

Bonoa geltokian erabiltzen dugunean, takiletara gerturatu behar gara eskatutako bidaiak deskargatzeko eta guri dagozkigun billeteak entregatu ahal izateko. Dena den, billeteak denborarekin atera daitezke.

Gogoan izan BurunBonoaren erabilera pertsonala dela eta bonoa soilik titularrak erabili dezakeela. Hau da, bonoa ezin diogu inori utzi.

Ziur gaude hau irakurri ostean argi duzuela Burunbonoa hartzea komeni zaizuen ala ez. Orain eskuratu nahi baduzue, soilik Iruñeko La Burundesako takiletara gerturatu behar zarete. Era berean  nahi izanez gero eskaera orria bete dezakezue eta Bilboko Termibuseko Autobuses La Unión takiletan bonua eskuratu. Eskabide-orria hurrengo estekan deskargatu dezakezue:

Burunbonu eskabide-orria

Nahiz eta Burunbonuaren ezaugarriak gainetik aipatu ditugun, hurrengo estekan Burunbonuari buruzko informazio guztia duzue. Eskaintzen ditugun tarifa bereziak ere eskugai izango dituzue:

La Burundesaren Burunbonuak eta tarifa bereziak

Noski, edozein kontsulta egin nahi baduzue, dudarik ez izan eta gurekin kontaktuak jarri. Esteka honen bitartez egin dezakezue.

Harremanetarako La Burundesa