Bortziri garraio txartel berria

Bortziriak Etxalar la burundesa

Irailaren 7az geroztik dago eskuragarri Bortziri garraio txartela. Bortziriaketa Gipuzkoaren arteko harremanean garraio publikoaren erabilera sustatzea du helburu.

Euskotreneko Topoko linea (Hendaia- Lasarte) eta Etxalar, Igantzi, Bera eta Lesaka artean joan-etorriko bidaia egiteko aukera izanen dute txartel hau eskuratzen duten bidaiariek. Irunen Colon pasealekuan eginen lukete bidaiariek trenetik autobuserako aldaketa edo alderantziz.

Bortziri txartel berria, Euskotreneko geltoki hauetan erosteko aukera izanen da: Lasarte, Amara, Anoeta, Intxaurrondo,Galtzaraborda, Errenteria, Irun Colon eta Hendaian, jendearentzako arretarako ordutegian. La Burundesan, berriz, salmenta autobusean bertan burutuko da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 902 543 210 telefonora deidezakete. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan galdetuta eta konpainien web guneetan sartuta.

 

Bortziri Garraio Txartel Berria