Basque Fest badoa Bilbora Euskal Kultura aurkezteko

Basque Fest Bilbao

Euskal kulturaren jaia bueltan da Bilbon Aste Santuan. Aurkezten diren gai sorten artean Zinema gehitu da aurten. Gogorarazten dizuegu gourmet, kultura, merkatua, musika eta kirola direla urtero lantzen diren gaiak. Aste Santuan ez baduzue nora joaterik, jai honetaz gozatzeko Bilbora bertaratzea gomendatzen dizuegu.

Zer da Basque Fest? Euskal historia eta ohituraki zabaltzeko jaia da. Euskal hizkuntza, dantzak, musika, artistak, ohiturak, ogibideak etab ezagutzeko aukera paregabea da beste lekuetan ezin daitezkeen ikuskizunak ezagutu ahal izateko.

Horrez gain, euskal kirol tradizionalak ikusi eta ezagutu ahal izango ditugu. Euskal gastronomiaren altxorrak dastatzeko aukera izango dugu, gourmet txokoetan eskuragarri egongo diren jaki eta edariekin. Express dastaketak, sukaldaritza tailerrak eta informazio turistikoa lekurik garrantzitsuenak bisitatzeko.

Zer egin dezakegu aste honetan Bilbon? Edozein adin eta gustuetara moldatzen diren jarduerak aurkitu ditzakegu. Euskal gastronomia bikaina dastatu, hainbat kontzertuetara joan, euskararen mundura hurbildu, dantza erakustaldiak ikusi, euskal tresnen tailerretara joan eta, laburbilduz euskal kulturan murgildu giro ezin hobean.

Guztira 300 jarduera baino gehiago egongo dira, gehienak doa, gustu eta adin guztientzat.

Ikuskizunak non izango diren jakin nahi duzue? Hiriko hainbat toki prestatu dira ikuskizunez gozatzeko aukera. Hurrengo estekan ikus dezakezue gune guztiak kokatzen dituen mapa.

Basque Fest Ikuskizunaren mapa

Ikuskizun guztietara gerturatzea zaila denez, ikuskizunen egitaraua kontsulta dezakezue nora joan erabakitzeko. Kale antzerkia, kontzertuak, esperientzia gastronomikoak, euskal kirola… aukeratu gehien gustatzen zaizkizuen jarduerak! Hurrengo estekan ikusi dezakezue Basque Fest-ren egitaraua osoa.

Basque Fest programa osoa

Nola hurbilduko jaira? Jaian barrena txakolin bat edateko aukera izango dugu eta, beraz, kotxea hartzea ez da ideia ona izango. Horregatik, Bilbora autobusez bertaratzea proposatzen dizuegu. Hurrengo esteketan ikus dezakezue informazio osoa bai Iruñatik baita Gasteiztik Bilbora etortzeko gure autobusetan.

Iruña-Bilbo linearen ordutegiak