Bilboko geltoki lekuz aldatzeko prozedura

La Burundesa autobús a Bilbao, Vitoria, Irún, Santander

Otsailaren 25ean TERMIBUSeko GELTOKI BERRIAn hasiko gara eskaintzen gure zerbitzuak:
BURUNDESA eta UNION AUTOBUSAK

Salmenta leihatilan eta norberak erosteko 3 makinatan (karparen azpian-nasaren ondoan daude).

  • A 3714 Bilbo – Gasteiz
  • A 3716 Bilbo – Gasteiz – LEIOA (EHU)
  • A-3711 Bilbo – Gasteiz (Otxandiotik)
  • A-3712- Bilbo – Gasteiz (Ubidetik)
  • A-3713- Bilbo – Gasteiz (Murgitik)
  • P-58 Bilbo – Gasteiz/Iruña

UNION ALAVESA

Bilbo – Logroño eta Bilbo – Belorado lineetako tiketak SALGAI LEIHATILAN soilik

NORBERAK EROSTEKO MAKINAK
Enpresak TXARTELAK EROSTEKO HIRU MAKINA dauzka La Union-Burundesa izenekin identifikatuta.
Hiru makinetako edozeinetan tiketak erosi, bonudun tiketa balioztatu eta bidaide bonua berritu ahal izango duzu.
Lehenengo egunetan salmentako langileak egongo dira bertan laguntzeko.

BIDAIDE TXARTELA -TIKET ARRUNTArekin tiketa ateratzeko denbora: 5/6 segundo

Makinetako bitan KREDITU TXARTELAREN BIDEZ SOILIK ordaindu daiteke. Hirugarren makinan ESKUDIRUTAN ERE ordaintzeko auk
era dago.

Argibideak emateko salmentako langileak egongo dira bertan:

Hiru sozietateetarako:
1. Geltokiko leihatilak ondoko eraikineko lehenengo solairuan daude, La Union-Burundesa-La Union Alavesa izenekin identifikatuta.
2. Informazio telefonoa orain arteko bera izango da: 94 427 11 11 – 945 26 46 26
3. Linea bakoitzari esleitutako nasa ez da finkoa eta bidaiariek informazio pantailetan begiratu behar dute
4. Tiketak autobusa irteteko ordua baino bost minutu lehenagora arte erosi ahal izango dira, autobusak dagokion orduan abiatu daitezen.
5. Geltoki berriaren antolaketagatik, mesedez, tiketa erosteko joan geltokira ohi baino lehenago.