Autobusen alokairua


Autobusak alokatzeko esperientzia zabala dugu, zerbitzu modalitatea guztietarako.

Kirol klubekin, elkarteekin eta beste erakunde batzuekin lan egiten ohi dugu garraioaren alorrean dituzten beharrizanei erantzuteko. Haietariko askorekin urte ugari eman ditugu elkarlanean.

Aurrekoez gain, partikular eta profesionalei eskaerapeko zerbitzuak emateko prest gaude, haien proiektua edozein izanda ere: ezkontzak, txangoak, ekitaldi eta kongresuak, Estaturako edo atzerrirako bidaia turistikoak. Zure beharrizanaren berri eman eta proposamen onena eskainiko dizugu.

Aurrekontua eskatzeko, bete orrialde honetako formularioa edo deitu telefono honetara: 948 303 505. Proposamen pertsonalizatua egingo dizugu, kostu oso lehiakorrarekin.

Autobus zerbitzuaren kontratazioa eskatzean, kontratatzeko baldintza orokorrak kontuan hartu behar dituzu:

  • Aurrekontua aurkezteak ez dakar hura kontratatzea, ezta autobusa erreserbatzea ere, eskatzaileak behin betiko onartu arte.
  • Aurrekontua onartutakoan (posta elektronikoz, faxez edo telefonoz) eskatutako egunerako erreserbatuko da.
  • Kontratatutako zerbitzuan izandako edozein aldaketak azken prezioan eragina izan dezake. Aldaketarik egonez gero, eskatzaileak horren berri eman behar izango du, aurrekontua moldatzeko.
  • Burundesak garraioaren alorreko indarreko legeria eta eskaerapeko zerbitzuen baldintza espezifikoak betetzen ditu.Datu Pertsonalak Babesteko Legea betetze aldera, bezeroak emandako datuak isilpekotasun osoz gordeko ditugula eta beste inori emango ez zaizkiola bermatzen dugu.

Nombre (requerido)

Correo electrónico (requerido)

Teléfono (requerido)

Lugar de destino (requerido)

Fecha de salida (requerido)

Fecha de regreso (requerido)

Hora de salida (requerido)

Hora de regreso (requerido)

Número estimado de plazas (requerido)

Otras especificaciones (requerido)

He leído y acepto la política de privacidad de este sitio.