Autobusen alokairua. Ikasle eta langileentzako garraioa

Alquiler autobuses Pamplona

Ikasleen eta langileen garraiorako, baldintza onenak nahi ditugu, ezta? Baldintza onenak zeintzuk diren zehaztu baino lehen, beste kontzeptu bat landuko dugu. Zer izan behar dugu gogoan autobus bat alokatu baino lehen?

Logikoa denez, salneurriak eragin handia du gure erabakian, baina prezioarekin batera eskaintzen diren zerbitzuak eta konpainiaren esperientzia ere hartu behar dugu kontuan. Aurrekontuak eskatzean, konpainia batek besteak baino salneurri askoz baxuago eskaintzen badu, ez zaitez fidatu. Zergatik? Baliteke haren zerbitzuak eta lan baldintzak besteak bezain onak ez izatea.

Autobusen alokairua zerbitzuetan ez da tarifa estandarrik eskaintzen, beraz, konpainia bakoitzak nahi duen tarifa ezarri dezake.  Antzeko autobus ibilgailuak eta baldintzak eskaintzen direnean, ordea, ezin daiteke diferentzia handia egon prezioan.  Normalean, salneurria faktore hauen arabera ezarriko da: Ibilbidearen distantzia eta baldintzak, autobus ibilgailuaren erosotasuna eta ezaugarri teknologikoen arabera (ekipamendua, sistemak, erosotasun baldintzak…)

Faktore hauek kontutan hartuta, nahiago izango dugu esperientzia handia daukan konpainia, ezta? Zer eskaini diezaiokegu ikasle eta langileei?

Ikasle garraiorako baldintzak eta abantailak:

Eskolako garraioan azken hamarkadetan esperientzia zabala dugu. Nafarroako hamaika ikastetxek gutaz fido dira egunero beren ikasleak garraiatzeko.

Azpimarratu nahi dugu, indarrean dagoen araudiari jarraituz, ikasleak garraiatzeko ditugun autobusak segurtasun arloko azken elementuez hornituta daudela. Burundesaren autobusek ibilgailu hauen industriako estandar altuenak dituzte ere bai.

Halaber, gure autobusek garraiatzeko baldintza egokietan daudela egiaztatzeko, aldizkako azterketak egiten dizkiegu tailer propioetan, ikasleen garraioa beti baldintza onenetan egiten dela bermatzeko.

Burundesaren garraio zerbitzuak kontratatzean interesatuta bazaude, bisita komertzialaren hitzordua ezartzeko jar zaitezke gurekin harremanetan.

 

Langile garraiorako baldintzak eta abantailak:

 

Zuen langileentzako neurrira egindako garraio zerbitzurik behar duzue edo bestelako tokialdatzea behar duzue? Gurekin kontuan jarri eta zuen beharretara hobeto egokitzen den proposamena egingo dizuegu.

 

Autobus ibilgailu multzo handia dugu, eserleku kopuru zein ekipamendu maila desberdinak eskaintzan ditugu, bidaia bakoitzaren baldintzei egokitzeko.

Ikasle garraio baldintzetan esan dugun bezala, gure autobus guztiek segurtasun eta gidaritza erraztezko puntako elementuak ditugu. Adibidez, autobus ia guztiek Internet eta informazio nahiz entretenimendurako sarbidea dago eskuragarri.

Zalantzarik baduzue jarri gurekin kontaktuan.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies