Aholku eta Gomendioak

Kontuan izan beharreko gomendioak:

  • Txartela bidaiako asegurua da; hori dela medio, gorde ezazu ibilbide guztian, hori eskatzen duen enpresako enplegatuak eskuragarri izan dezan.
  • Mesedez, egiazta itzazu txartelaren datuak hori leihatilan hartzen duzunean
  • Gogora ezazu ordutegi bakoitzeko jesarlekuak mugatuak direla. Horregatik, bertara zaitez leihatilara zerbitzuaren irteera baino ordu erdi lehenago. Txartela emateko plangintza zuzena egiteko denbora gomendagarria da.
  • Jesarlekuaren erabateko bermea izateko, enpresak leihatiletan asteko zazpi egunetan eskuragarri jarri du salmenta aurreratuaren sistema berria. Horrenbestez, bidaiariak txartela hilabete bateko epeaz eskuratu dezake.
  • Bidaiariari gomendatzen zaio autobusaren aurrekaldean jarritako kartela begiratzea, bertan autobusaren ibilbidea agertzen delako.

Segurtasun-Aholkuak

Zure segurtasuna gure lehentasuna da. Jarraian, segurtasun-aholku garrantzitsu batzuen berri ematen dizuegu.

Gidariak:Lan hori egiteko bereziki prestatu den profesionala da. Ibilgailuan “segurtasunaren espezialista” da. Jarrai itzazu bere aholkuak.

Ateak eta sarbideak: Kontuan har itzazu. Ez zaitez presaka ibili autobusera igotzean edo jaistean.

Larrialdietarako mailuak: Beirak hausteko mailuak “Sorospen Irteera” bezala adierazita dagoen leihoen ondoan daude. Erabili itzazu ateetatik irtetea ezinezkoa izanez gero.

Ateen segurtasun-irekiera: Irekierarako tresna begi-bistan dago, ateetatik hurbil. Tresna hori ibilgailua geratuta dagoenean erabili beharko da. Abian jartzean, ateak lokatu eta berehala irekitzen dira.

Lehen sorospenetarako botika-kutxa: Autobus guztietan dago. Ohikoa den bezala, ibilgailuaren aurrealdean dago, piktograma baten bidez identifikatuta.

Segurtasun-uhala: Zure jesarlekuak halakorik izanez gero, lotu ezazu.

Su-itzalgailua: Ibilgailuaren aurrealdean dago, ohi bezala gidariaren eserlekuaren ondoan.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies